Cover Image
SIMONS-MORTON, B., ET AL., CROSS-NATIONAL COMPARISON OF ADOLESCENT DRINKING AND CANNABIS USE IN THE UNITED STATES, CANADA, AND THE NETHERLANDS. INTERNATIONAL JOURNAL OF DRUG POLICY, THE , Vol. 21, no. 1 (2010), p. 64-69
Ref. 165469
Location: R.1114 Archivo

Request the document


Keywords:
Acción contra las drogodependencias, Adolescentes, Consumo, Drogodependencias, Estudio comparativo, Estudio epidemiológico, Juventud, Normativa, Canadá, Países Bajos, EE.UU.

Abstract:
Joandako hamarkadan alkoholaren eta cannabisaren prebalentzia datuetan beherakada ezagutu arren, mendebaldeko lurraldeetako nerabeen artean, gai hauen kontsumitzeak oso ohikoak izaten jarraitzen dute. Gainera, osasunari loturiko kezkez gain, urte hauetan gai hauen eskuragarritasuna debekatu edo murrizteko legediek, kontsumoak beheratzeko eraginkortasun urria erakutsi dute. Azterlan konparatibo honetan, Ameriketako Estatu Batuetako, Kanadako eta Herbehereetako gaztetxoen kontsumoak aztertu dituzte. Alde batetik, nazio bakoitzean jasotako laginak erabili dituzte eta bestetik, nazio bakoitzean ematen diren politiken ikuspegi desberdinak hartu dituzte kontuan. Egileek azterlanerako hautatu hiru lurraldeen artean: AEBetako drogen aurkako legedia da zorrotzena; Herbehereetako legediak kalteen gutxitzearen aldeko hautua egiten dute; eta Kanadaren drogen legediaren kasua, aurrekoen tartean kokatzen dute egileek. Adbidez, cannabisaren kasuan gaia kriminalizatzearekin ez omen da kontsumoa beheratzea lortzen eta azterlanaren egileek ondorioztatzen duten moduan, Herbehereetako helduen artean ez dute AEBetakoek baino cannabis gehiago kontsumitzen. Hiru lurralde hauen artean, AEBetan gertatzen dira alkoholaren eta cannabisaren kontsumitzeagatik, gaztetxoen atxiloketa gehienak. Kanadako legediak AEBetakoaren zorroztasun-maila antzekoa izan arren, atxilotu beharrean, administrazioak kalteak gutxitzeko ikuspegiari heltzen dio. Herbehereetan, ikuspegi liberal bati jarraikiaz, ez dituzte alkohola edota cannabisa kontsumitzen dituztenak kriminaltasunarekin lotzen. Alkoholaren eta cannabisaren prebalentziak neurtzean, nazio bakoitzeko legediek duten ospearen araberako emaitzak jaso dituzte azterlan honetan. Lurralde guztietan ere, mutilen arteko cannabisaren erabilera maiztasunak oso antzekoak omen dira, baina azterlanean aurkitu duten daturik harrigarriena, Herbehereetako neskatoen cannabisaren prebalentzia-tasa baxuak omen dira. Egileek jasotako deliberamenduetan, kultura eta gizarte-arauak kontutan hartu behar omen dira azterlanaren emaitzak borobiltzeko; halere, geroz eta politika zorrotzagoak ezartzearekin, prebalentzia-tasak urritzea lortzen omen da.