Cover Image
FERNANDEZ, T., (COORD.), ET AL., POLITICA SOCIAL Y TRABAJO SOCIAL. Serie: POLITICA SOCIAL/SERVICIOS SOCIALES, Madrid, ALIANZA EDITORIAL, 2009, 332 p.
Ref. 165543
Location: 22.288

Request the document


Keywords:
Ciudadanía, Cooperación internacional, Directrices, Estado social, Ética, Exclusión social, Fundamentos, Historia, Instituciones, Migración, Planes de acción social, Política social, Políticas públicas, Recomendaciones, Teoría, Trabajo social, España, Unión Europea

Abstract:
Gizarte Langintzako gradu ikasketen berritzearekin, ikasleen eta profesionalen gaitasunak goragotzeko aukera aurreikusten dute dokumentu honetan parte hartutako irakasleek. Profesional hauen diziplinak gizartepolitikekin duen harremanean, orain artean behintzat oso eskasak izandako hausnarketen eta gogoeta teorikoen hutsunea betetzeko nahiarekin bultzaturiko testua da honakoa. Hamairu ataletan egituratuta, oinarriko lau alorretan, egungo gizarte langintzak agerian utzi dituen eskakizun berriak helarazi nahi dizkiete ikasleei. Estatuaren antolaketaren berri ematen duten ekintza politikoen atzetik dauden gizarte-politiken oinarri teorikoak eta ideologikoak aztertu eta ongizatearen bidean, Europaren sortzeak ekarritako instituzioak eta politikak aztertu dituzte egileek. Gerturagokoa den bidean, historikoki, Espainian eragin diren gizarte-politikak aztertu dituzte; hauen artean, bazterkeriaren edota gizartean barneratzearen inguruan bultzatutako egitasmoak jasoaz. Besteak beste, globalizazioaren, teknifikatzearen eta zahartzearen gaiek baldintzatzen dituzten egungo egitasmoek, eskakizun berriak jarri dizkio diziplina honi eta modu ulerterrazean idatzitako testu honen bidez, gizarte-politikek eta gizarte langileek beharreko dituzten aldeen arteko loturak eskuragarri jarri nahi izan dituzte egileek.