Cover Image
BACK, S.E., ET AL., REACTIVITY TO LABORATORY STRESS PROVOCATION PREDICTS RELAPSE TO COCAINE. DRUG AND ALCOHOL DEPENDENCE , Vol. 106, no. 1 (2010), p. 21-27
Ref. 166453
Location: R.854 Archivo

Request the document


Keywords:
Cocaína, Drogas ilegales, Drogodependencias, Efectos, Estrés, Factor de riesgo, Recaída, Síndrome de abstinencia, Tratamiento médico, EE.UU.

Abstract:
Jakina da kokainarekiko mendekotasuna duten pertsonak sarritan hasi ohi direla berriro kontsumitzen abstinentzia epe baten ondoren. Laborategian buruturiko esperimentu honen bidez, estresak -eta berarekiko erantzun psikologiko eta fisiologikoek- kontsumoa berrartzeko orduan duen eragina aztertu nahi dute. Autoreek hiru estres mota aztertu zituzten laborategiko proba desberdinen bidez: estres psikosoziala -jendaurrean hitzaldi inprobisatu bat eta ariketa matematiko batzuek ozen egiteko eskatu zitzaien parte-hartzaileei-, farmakologikoa -kortikotropinaren (CRH) bidez, adrenokortikotropina (ACTH-a) estimulatzeko- eta estimulu bidezkoa -kokaina eta bere erabilerarekin loturiko objektuen eta irudien bidez. Estres mota bakoitzaren eragina ikusteko lau adierazle erabili ziren: estresaturik egotearen sentsazio subjektiboa, droga erabiltzeko desio subjektiboa, pultsua eta adrenokortikotropina maila odolean. Ikerlariek estres egoera jasan aurretiko adierazleen mailak proba egin ondorengoekin konparatzen dituzte eta ondorengo hilabetean zehar egindako kokaina erabilerarekin duten harremana aztertzen dute. Emaitzen arabera, estres psikosozialaren aurrean, adrenokortikotropina maila izan zen kokaina erabilera aurresateko erabilgarriena. Estres psikosozialaren ondorioz, ACHT maila jaitsi zitzaien pertsonek sarriago berrartu zuten kokaina erabilera esperimentuaren ondoren eta tartean igarotako denbora. Estres farmakologikoari dagokionez, estres maila subjektiboa eta, bereziki, droga erabiltzeko irrika izan ziren ondorengo portaeraren aurreikuslerik onenak, izan ere, CRH-a eman ondoren, droga erabiltzeko irrika handiagoa adierazi zutenek emaitza kaskarragoak izan zituzten jarraipen fasean. Azkenik, estimulu bidezko estresari dagokionez, kokainari loturiko parafernalia eta irudiak ikusi ondoren droga erabiltzeko irrika eta estres mailak ere eragina erakutsi zuten ondorengo hilabeteko kokaina erabileran. Autoreen ustez, emaitza hauek erabilgarriak izan daitezke kokaina mendekotasuna dela eta tratamenduan dauden pertsonen tratamendu amaiera planifikatzeko orduan.