Cover Image
JUTTING, J., ET AL., WHY DO SO MANY WOMEN END UP IN BAD JOBS?. A CROSS COUNTRY ASSESSMENT. Serie: WORKING PAPER, PARIS, OCDE, 2010, 50 p.
Ref. 166465
Location: Archivo

Download file


Keywords:
Condiciones de trabajo, Entorno laboral, Estudio internacional, GĂ©nero, Igualdad de oportunidades, Mujer, Precariedad, Sexismo, Trabajo

Abstract:
Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Antolakundeak (ELGA), oraindik ere, oso azterketa urriak eragindako enplegu eskasen feminizazioaren fenomenoa ebaluatu du txosten honetan, nazioartean industrializatze prozesuan garapen bidean diren 44 lurralderen analisi konparatiboa eginez. Industrializazioaren bidean -garatzeke dauden lurraldeetan- sortu diren enpleguek, emakumea izan dute prekariotasun horren kaltedun nagusia, enplegu kalitatearen araberako generoaren ikuspegitik arrakala sakona eraginez. Emakumeen langintza profilak, lanaren merkatu orokorrean ez ezik, sektore formalean oraindik ere handiagoa den haustura erakusten du eta kasurik gehienetan, aurretik eginiko azterketek, soilik, emakumearen hezkuntza maila baxuak eta amatasunaren inguruan bilatu izan dituzte fenomeno honen azalpenak. ELGA erakundearen txosten honetan, enplegu eskasen feminizazioa aztertzeko berrikuntza bultzatu dute, modu esplizituan, gizarte instituzioek hartzen dituzten rolak aztertzearen bidez. Generoaren ikuspegitik ematen diren desberdintasunak aztertzeko, orain gutxi ELGAk sortu duen 12 aladagaiekin osatutako Social Institutions and Gender Index izeneko gailua erabili dute. Modu honetako aldagaien indizearen erabilera honek, gizarte instituzioen erantzukizun nabaria agerian utzi dute, enplegu eskasetan aritzeko emakumeen profilak eta langintza moduak eta hezkuntzaren edota informazioaren traba nagusien ardurak instituzioei leporatuaz. Azterlanaren xedeak betetzeko, hiru ataletan neurtu dituzte garapen bidean diren lurraldeetako emakumeen enpleguaren problematikak: emakumearen partaidetza lanaren merkatuan (enpleguaren kalitatearen datu orokorrak hartuaz); ekonomiaren sektoreen araberako enpleguaren kalitatea; eta ebaluazioaren azkeneko neurri gisara, betetzen duten lanaren estatusaren araberako azterketa burutu dute.