Cover Image
DARKE, S., THE TOXICOLOGY OF HOMICIDE OFFENDERS AND VICTIMS: A REVIEW. DRUG AND ALCOHOL REVIEW , Vol. 29, no. 2 (2010), p. 202-215
Ref. 166887
Location: R.1025 Archivo

Request the document


Keywords:
Delincuencia, Drogodependencias, Efectos, Factor de riesgo, Literatura cientĂ­fica, VĂ­ctimas, Violencia

Abstract:
Gai psikoaktiboak hartzen dituzten pertsonen artean, indarkeria-ekintzak sarriagotan gertatzen omen dira eta legezkoak izan edota legez-kanpokoak diren drogak kontsumitzen dituztenen artean emandako heriotzak (gaixotasunak, nork bere buruaz beste egiteak, gaindosiak, e.a.) biztanleria orokorraren datuetatik modu nabarmenean aldentzen omen dira. Delitugintzaren estatistiketan baita ere, giza-hilketetan parte hartutako drogen erabiltzaileen kopuruak ere, nabarmen hazten omen dira. Berrikuste honetan, gai psikoaktiboen erabileren eta bortxaz eragindako hilketen artean ematen diren lotura estuen inguruko azterlanak hautatu eta arazoari aurre hartzeko proposatu izan diren alternatibak eztabaidagai hartu dituzte. Drogen eraginpean eginiko hilketak aztertzeaz gain, zendutako biktimen azterketa toxikologikoari eta giza-hilketek drogak erabiltzen dituztenen artean duten eragina ezagutzeari hartu diote kontu azterlanaren egileek. Gai psikoaktibo guztien artetik, alkohola izaten omen da hilgarritasunarekin lotura estuena duena. Hilketa hauen inguruan eginiko azterketek diotenez, delitua egin dutenen artean eta delituaren biktima direnen artean, hil aurreko alkoholaren kontsumitzeetan antzeko portzentaiak aurkitu omen dituzte (%40-50). Legez kanpoko gaien kontsumitzeetan zendutako pertsonen artean kokaina eta cannabisa ageri dira, gai psikoaktibo nagusi gisara. Estimazio batzuetan jasotakoagatik, nazio konkretu batean ematen diren alkoholaren salmentek, giza-hilketekin korrelazioa erakusten dute: alkoholaren salmentek %1ean gora egitean, giza-hilketak %0,25ean hazten omen dira. Legez kanpoko gaien kasuan, ez daude datuak horren zehatz aipatzerik, gai hauek izaten duten metabolizazio azkarraren ondorioz.