Cover Image
GUTIERREZ DE CABIEDES, P., EL SOBREENDEUDAMIENTO DOMESTICO: PREVENCION Y SOLUCION. CRISIS ECONOMICA, CREDITO, FAMILIAS Y CONCURSO. Serie: ASESOR, CIZUR MENOR, EDITORIAL ARANZADI, 2009, 238 p.
Ref. 166955
Location: 192.523

Request the document


Keywords:
Asesoramiento, Crisis económica, Economía, Entidades financieras, Estudio económico, Familia, Normativa, Pobreza, Prevención, Recomendaciones, España

Abstract:
Finantza-krisiaren eta eman diren kredituen ondorioak modu nabarian sentitu dira familien eta kontsumitzaileen artean. Neurriz kanpo zordundu diren enpresen bide berari heldu diote familia edota etxe askotako ekonomiek, hau da, lege konkurtsaletan sartzeari. Honen aurrean, Estatu Batuetan eta Europar Batasuneko nazio desberdinetan legediaren alde batzuk aldatu eta arazo hauei aurre hartzeko teknika desberdinak garatu eta abian jarri dituzte. Oraingoz behintzat, arazo larri hauetan dauden Espainiako familiek judizialki bilatu duten bidea erakusteaz gain, egoera larri hauek konpontzeko bestelako bideak zeintzuk izan daitezkeen proposatzen ditu publikazio honen egileak. Neurriz kanpoko zorduntze modu hauen tratamendu berezitu baten beharrak, legediaren egokitzearekin eta gaiaren tratamendurako politika integralekin -prebentzioa, informazioa eta kontsumitzaileen eskubideak indartuz- zuzendu omen daitezke aditu honen iritziz. Azken batean, lege-konkurtsalen ondorioz gertatutakoak berriz gerta ez daitezen, legediaren aldaketarekin, familia hauen berreskuratzea eta ekonomikoki egokitzea bideratu ditzaketen politikaren eta legediaren inguruko proposamen interesgarriak aurkeztu ditu liburu honetako egileak.