Cover Image
Miller, P.G., et al., Addiction Research Methods. Chichester, Wiley-Blackwell, 2010, 386 p.
Ref. 167014
Location: D17.266

Request the document


Keywords:
Acción contra las drogodependencias, Análisis clínicos, Animales, Cuestionarios, Drogodependencias, Entrevistas, Epidemiología, Escalas, Estadística, Estudio cualitativo, Ética, Etnia, Evaluación de servicios, Experimentación, Genética, Instrumentos técnicos, Investigación, Manuales, Métodos de evaluación, Métodos de investigación, Procedimiento, Sistemas de información

Abstract:
Alkohola eta beste drogen menpekotasunaren sektoreak zientzia eta metodologia ezberdin ugari ditu barne, eta honek zailtasuna gehitu dezake ikerketaren bat egiterako orduan. Horregatik, drogazaletasunen eremurako diseinu, metodo eta analisiari buruzko eskuliburu hau oso erabilgarria izan daiteke esparru honetan lan egiten duten profesional eta ikerlarientzat. Nazioarteko izen ugarik sinatzen dituzte liburuaren sei atalak. Sarrera labur baten ostean, ikerketen diseinurako jarraibideak eskaintzen zaizkigu, menpekotasunei buruz aritzean kontutan hartu beharreko alderdi etikoekin batera. Ondoren, oinarrizko tresna batzuk deskribatzen dira, haien artean, galdeketak, elkarrizketak edo datu kuantitatiboen analisia. Hirugarren atalean ikerketa metodoak azaltzen dira errealitatera aplikatuta, eta honen ostean metodo biologikoak aztertzen dituen atala aurkitu daiteke (psikofarmakologia, irudia, genetika, genomika eta animali ereduak). Azkenik, eskuliburuaren bosgarren atalak metodo espezializatuei buruz hitz egiten du, hala nola etnografia, epidemiologia edo drogei buruzko politiken ikerketa, eta seigarren atalak, editoreen zenbait gogoeta jazotzen ditu era laburrean eta baita argitaratzeko gomendio batzuk. Aipagarriak dira eskuliburuaren kapitulu bakoitzean aurkitu daitezkeen ariketak eta kasuen azterketak, azalpen teorikoen ulermen hobe baterako.