Cover Image
SOLER, A., PRACTICAR EJERCICIO FISICO EN LA VEJEZ. UNA INTERVENCION PREVENTIVA-EDUCATIVA PARA LOGRAR ENVEJECER SALUDABLEMENTE. ZARAGOZA, INDE PUBLICACION, 2009, 236 p.
Ref. 167176
Location: 82.3.16

Request the document


Keywords:
Dependencia, Efectos, Ejercicio físico, Enfermedad, Manuales, Personas mayores, Prevención, Promoción, Recomendaciones, Salud

Abstract:
Gaixotasun bat edukitzeak edo ez edukitzeak pertsona baten osasun egoera mugatzen duela esan daiteke, baina ez guztiz, pertsonaren iritzia eta sentitzeko era balorazio subjektiboa delako, eta osasun eogera objektiboan eragin handia eduki dezake. Zahartzaroan, ariketa fisikoa bizi-kalitate hobea lortzeko tresna aproposa izan daiteke, osasunean eragiten dituen onurengatik eta baita autonomia pertsonala mantentzen laguntzen duelako. Ondoko liburua ez dago adineko pertsonei zuzenduta, beraiekin lan egiten duten animatzaile eta beste profesionalei baizik. Bertan, 65 urte baino gehiago dituzten pertsona aktibo eta ahulentzako programa bat aurkezten da, haziera pertsonala sustatzen duena gorputza eta mugimenduaren bitartez, taldeka egiten diren jolas-jardueretan. Liburua hiru ataletan antolatuta dago: lehenik, zahartze osasungarriari buruzko analisi teoriko bat egiten da, modu arin eta zehatzean. Segidan, ariketa fisikoak adineko pertsonengan dituen onurei buruz aritzen da testua, bai onura fisikoak bai psikologikoak. Hirugarren atalak adineko pertsonentzat pentsatutako programa bat deskribatzen du: bere ezaugarri nagusiak, martxan jartzeko metodología, helburuak eta ildoa. Azkeneko atalean ariketa mordo bat aurkitu daiteke, marrazki eta argazkiekin lagunduta ulermen hobe baterako, eta baita ere lan modu honen azaleko ebaluazio bat, etorkizunean hobetu beharko diren elementuak ezagutzeko.