Cover Image
MCDONALD, A., SOCIAL WORK WITH OLDER PEOPLE. Serie: SOCIAL WORK IN THEORY AND PRACTICE, CAMBRIDGE, Policy Press, 2010, 195 p.
Ref. 167305
Location: 22.303

Request the document


Keywords:
Intervención social, Manuales, Personas mayores, Recomendaciones, Servicios sociales, Técnicas, Trabajo social

Abstract:
Ann McDonald irakasleak adinekoekin egiten den gizarte-langintzaren berezitasunak zertan diren hartu du aipamen lehenengotik. Izan ere, adinekoekin alderatuz gero, gizartezerbitzuak banatzeko koherentea den esparrua dute haurrak, buru-osasun arazoak edota ezgaitasunak dituzten pertsonak artatzen dituzte gizarte-laguntzaileek. Adineko pertsonen gizarte-zerbitzuen beharrak askotarikoak dira, eta eginbehar formalen edo betekizun esplizituen hutsuneari aurre egiteko, sormenezko eta irudimenezko eskuhartzeak bideratzen trebeak izan dira adinekoen arta-lanetan ibilitako profesionalak. Horrekin, egileak azaldu nahi du gizartelangintzaren aniztasunak bildu egiten direla adinekoen zaintzaren eremuan, eta betekizuna egoki egiteko oinarri izan behar omen dira adinekoaren biografia, lehenagoko eta eguneko ahalmenak ezagutu, eta zerbitzuen erabiltzaileak dituen harremanen sarea ezagutzea. Adinekoek demografiaren baitan duten eragina aztertu du egileak, eta zahartzearen inguruan garatu diren ikuspegi teoriko edo paradigmen azalpenak jaso ditu. Izan ere, ongizatezko estatu hornitzaile batetatik, hornidura horiek banatzeko askotariko eredura iragandako aroa izan da aurreko urteotakoa. Egilearen iritziz, Erresuma Batuko adinekoentzako gizarte-zerbitzuen plangintzak egokitu behar du oinarrizko beharrak eta baliabideak banatzerako orduan, betiere, kalitatezko zerbitzuak eta emaitza egokiak bideratuaz; eta egungo gehiegizkoa den eredu kudeatzailea baztertuz. Azkenik, banakoekin, taldeekin eta komunitateekin egindako lanak aztertu ditu egileak, eta, batik bat, azpimarratu egin ditu alderdi terapeutikoen indartzearen onurak.