Cover Image
DEPARTMENT OF HEALTH, IMPROVING CARE AND SAVING MONEY. Londres, DEPARTMENT OF HEALTH, 2010, 26 p.
Ref. 167545
Location: Archivo

Download file


Keywords:
Apoyo social, Autodeterminación, Personas mayores, Planes de servicios sociales, Planificación de servicios, Política social, Programas de inserción, Programas de prevención, Reino Unido

Abstract:
Beste herrialde askoren tankeran, Erresuma Batuak erronka nagusi bi ditu pertsona edadetuen zaintza-arloaren etorkizunerako. Geroz eta osasunaren eta gizarte-zerbitzuen arloko eskaera gehiago gertatuko dira, gizartearen zahartzearen ondorioz, batetik. Krisialdi latzaren ondorioz, asko beheratuko da osasun eta gizarte-zerbitzuetara bideratutako transferentzia publikoaren maila, bestetik. Horrela, hazten ari da eskaria, eta baliabideak gutxitzen doazen heinean, berrikuntzarako joerak eta produktibitatearen hobetzea indartu beharko omen da epe ertain edota luzean egoki erantzun ahal izateko behar horiei. Edadetuen zaintzan gastuaren doikuntzei laguntzeko, kontuan hartzen dituzte prebentzioaren oinarri izateko zenbait osagai. Batetik, geldotu edota atzera-martxa bideratzeko ahaleginak egin behar omen dira edadetuen andeatze edota osasunaren arloko egoera okertu aurretik. Horrela, indartu behar omen da edadetuen berauen bizimodu independentearen baliabidea, osasun eta ingurunearen araberako ongizatea hobeki hauteman ahal izateko. Bestetik, jendearen funtzionaltasuna sustatu beharra diote txotenaren egileek. Izan ere, errehabilitaziorako saioen garrantzia oso da nabarmena adinduen esku hartze goiztiarren arloan. Gainera, kalteak edota krisialdiak gertatzeko arriskuak modu nabarian beheratzen omen dira horrelako gaiak indartuz gero. Azkenik, joera egokientzat hartzen da osasun eta gizarte-zerbitzu horietako pertsonen etxetik gertu, edota arlo komunitarioan, ematen diren zaintzen moduak. Azken batean, prebentzioaren bideari helduz gero, efizienteak gerta omen daitezke programa horiek, eta ikuspegi egokia omen da erabat kalitate-maila hobetzearren.