Cover Image
LIZASO, I., ET AL., ESKU-HARTZE PSIKOSOZIALA GERONTOLOGIAN. MANUALA. Serie: GERIATRIA ETA GERONTOLOGIAKO KOADERNOAK, DONOSTIA-SAN SEBASTIAN, EREIN ARGITALETXEA, 2009, 163 p.
Ref. 167576
Location: DFA 13.411 DFB L-4425 2011 13.374

Request the document


Keywords:
Actitudes usuarios, Adaptación personal, Atención comunitaria, Características población, Cuidador informal, Deterioro cognitivo, Evaluación, Factor de riesgo, Gerontología, Indicadores de salud, Instrumentos técnicos, Intervención informal, Intervención social, Jubilación, Memoria, Motivación, Personalidad, Personas mayores, Prevención, Problemas de aprendizaje, Psicogeriatría, Relaciones sociales, Teoría, Terapia, Trastornos del lenguaje, Trastornos motores, Trastornos psicológicos

Abstract:
Joandako urtean, gerontologiaren alorrean ematen diren esku-hartze psikosozial eguneratuenak bildu dituzte, lehendabizikoz, Erein argitaletxeak euskara hutsean kaleratutako publikazio honetan. Matia Fundazioaren Ingema Institutuak profesionalentzako idatzitako testu honetan, zahartze-prozesurik gehienetan ematen diren eredu psikosozialak erakusteaz gain, edadetuen ezaugarri psikologiko orokorren eta nahasdura psikopatologikoen alde kognitiboak eta baita psikoafektiboak ere, erakusgai jarri dituzte. Alde batetik, ohiko zahartzaroan ematen diren diagnostiko psikosozialaren eta diagnostiko medikuaren helburuak, bizi kalitatea bermatu eta zahartzaro arrakastatsuak bideratu ahal izateko eremu desberdinen garrantzia azpimarratzen ditu testuak (osasuna, harremanak, aisialdia). Bestetik, geroz eta zaharragoa den gizartean ematen diren psikopatologiak aztertu dituzte: dementzia modu desberdinak, depresioak edota antsietatearen nahasdurak. Historian zehar, gerontologiaren alorrean eman diren esku-hartze desberdinak jaso dituzte testua idatzi duten adituek, batik bat, alor biologikoari kontu hartzen zietenak. Aldiz, egungo ikuspegi berriek: heziketari, pertsonarengan zentratutako arretari eta gizartearen baitan eman diren aldaketak kontutan hartzearekin, esku-hartzeetarako ikuspegi berriak zabaldu dira. Liburuan jasotako arlo komunitarioaren mailan eskainitako ereduak: hurbiltasuna, jokaera osasungarriak, arrisku faktoreak eta orohar, elkar adostuko diren prozesu baten aldeko hautua egiten du. Liburuaren egileek, egungo erretiroaren prozesuaren nolakotasunak eta laguntza informala aztertzeaz gain, gazteleratik itzulitako gehigarri batean: ebaluaketarako elkarrizketak, pazientearen historia, psikologia frogak eta talde ebaluaketaren galdetegiak jaso dituzte.