Cover Image
CANNON, C., HANDBOOK OF HIV AND SOCIAL WORK. PRINCIPLES, PRACTICE AND POPULATIONS. NUEVA JERSEY, WILEY, 2010, 354 p.
Ref. 168010
Location: M22.18

Request the document


Keywords:
Crisis, Derechos humanos, Enfoque pluricultural, Exclusión social, Grupos de autoayuda, Movimiento asociativo, Prevención, Servicios de salud, Sida, Terapia de grupo, Terapia familiar, Trabajo social, Trabajo social individual, Tratamiento, EE.UU.

Abstract:
Ameriketako diziplina anitzetako egileek (gizarte-langile, hezitzaile, abokatu, etab.) osatu dute Gizarte Langintzaren eremuan GIB birusari aurre egiteko eskura dauden baliabideak biltzen dituen gidaliburua. Mendebaldeko herrialdeetan gaitzaren pandemia bi ezagutu omen ditugu. Lehenengo hamabost urteetan, eta tratamendu eraginkorrak lortu artean, gizarte-zerbitzuen eginbeharrak oso premiakoak izan ziren, eta, kasu askotan ere, birusak kutsatutako pertsonek, berauen senitartekoek edota eremu komunitarioan ari zirenek eskaini zizkieten lehenengo zerbitzuak. Bigarren hamabost urteko aroan, arrakasta handikoak izan dira medikuntzak ezagututako aurrerakuntzak, eta, behintzat, mendebaldeko herrialdeetan GIB birusaren ondorioz zendutakoen joerek beheranzko bide nabarmena hartu dute.

Abstract:
Liburu mardul honetan, Gizarte Langintzan ari diren profesionalek berauen jakituria transmititu nahi dute, eta diziplina honen ikuspegitik GIB birusaren eraginak ezagutu edota aztertu nahi dituenari, oinarriak hartu eta praktikan eragiteko gidaliburua osatu dute. Lehenik, GIB birusa ezagutu zenetik izan diren joan-etorriak eta esku-hartzeen oinarriak jaso dituzte. Ondoren, banakoak artatzeko ereduak zertan diren aztertu dute, krisialdi-kasuak eta aholkularitzaren inguruko prestakuntzaren inguruko gaiak, edota egun prebentzioaren eremuan gairik berritzaileenak zertan diren azaldu dituzte. Zaurgarritasun egoeran bizi diren talde gutxituen atalkako azterketa aurkeztu dute dokumentu honetan. Izan ere, askotarikoak dira GIB birusak dituen eraginak, berezitu dituzten talde horietan: emakumeak, gay eta bisexualak, haur eta nerabeak, etab.