Cover Image
THE GALLUP ORGANIZATION, MONITORING THE SOCIAL IMPACT OF THE CRISIS: PUBLIC PERCEPTIONS IN THE EUROPEAN UNION. WAVE 4. ANALYTICAL REPORT. Serie: FLASH EUROBAROMETER, BRUSELAS, EUROPEAN COMMISSION, 2010, 110 p.
Ref. 168725
Location: Archivo

Download file


Keywords:
Actitudes sociales, Crisis económica, Datos estadísticos, Exclusión social, Impacto social, Percepción, Pobreza, Precariedad, Riesgo, Salud, Situación económica, Vivienda, Panorama internacional, Unión Europea

Abstract:
Krisialdi ekonomikoak izan dituen ondorioak ikertzeko Europar Batasuneko Lana, Gizarte gaiak eta Aukera Berdintasunerako Zuzendaritza Orokorrak buruturiko Eurobarometro inkestaren ale berezi honen emaitzek erakusten dutenez, Europako biztanleriaren gehiengoa nahiko ezkor ageri da egoera ekonomikoak pobrezia mailan, familien ongizatean, gizarte eta osasun zerbitzuetan eta pentsioetan izan duen eraginari dagokionez. Europar Batasuneko sei biztanletik batek adierazten du, azken urtean zehar, behin edo behin ohiko gastuak edo janaria ordaintzeko nahiko dirurik ez duela izan, eta lautik batek baino gehiagok dio datorren urtean zehar bere egoera ekonomikoak okerrera egitea espero duela. Hipoteka ordaintzen duten pertsonen artean, %43k uste du datorren urtean zehar berau ordaintzeko arazoak izango dituela eta mailegu pertsonalen bat dutenen artean berriz, %48k iritzi bera du.

Abstract:
Zerbitzu publikoei dagokionez, Europar Batasuneko biztanleen hamarretik hiruk dio eurentzako edo familiakoentzako zaintza mediko orokorraren kostua ordaintzea gero eta nekezagoa egiten zaiola eta iritzi berekoa da haurtzaindegiak eta epeluzeko gizarte zaintza erabiltzen dituzten biztanleen %28 eta %35, hurrenez hurren. Lan egoerari dagokionez, europarren %18k ez du uste datozen 12 hilabeteetan egungo lanpostua mantendu ahal izango duenik, eta hauen erdia inguruk lana galduz gero sei hilabeteren buruan lan berri bat topatzeko gai izango denaren zalantzak ditu. Puntu honi dagokionez ezkor azaltzen direnen proportzio handienetakoak dira Espainian, non, sei hilabeteren buruan lana aurkitu ahal izateko esperantza dutenak hamarretik hiru baino ez baitira.