Cover Image
COONEY, K., WILLIAMS, T.R., NEW APPOACHES TO OLD PROBLEMS: MARKET BASED STRATEGIES FOR POVERTY ALLEVIATION. SOCIAL SERVICE REVIEW , Vol. 84, no. 1 (2010), p. 29-55
Ref. 169127
Location: R.690 Archivo

Request the document


Keywords:
Autoempleo, Economía social, Efectos, Innovaciones, Intervención social, Planes de acción social, Pobreza, Panorama internacional

Abstract:
Azken hamarkadetan, gizarte ongizate politiken esparruan eta, zehazki, pobreziaren aurkako borrokaren alorrean, enpresa munduan eta merkatuen mekanismoetan oinarrituriko neurri berriak ugaritzen hasi dira. Politika berri hauen helburua, pobrezia egoeran aurkitzen diren pertsonek merkatuetan ekoizle edo kontsumitzaile gisa parte hartzeko izan ohi dituzten oztopoak ezabatzea da, horrela, jarduera ekonomikoen onurak gizartearen estratu apaletaraino helaraziz.

Abstract:
Gainontzeko estrategiak -Garapen Kontu Indibidualek bezala, errenta maila baxuko pertsonen aurrezteko ahalmenean eragin nahi dutenak, nahiz gizarte estratu apalenei zuzenduriko merkatua zabaltzea bilatzen dutenak- oso gutxi ikertu dira eta, ondorioz, ezin jakin daiteke pobrezia murrizteko eraginkorrak ote diren. Nolanahi ere, inbertsio publiko mugatua eskatzen duten neurrian, ohiko politikekin batera probatzen joan daitezkeen neurriak direla uste dute autoreek.

Abstract:
Pobrezian aurkitzen diren pertsonei euren negozioak hasten laguntzeko mikrokredituak eta gizarte-enpresak dira, ziur aski, azterturiko neurrietan ezagunenak eta ikertuenak. Mikrokredituei dagokienez, ez dirudi ekonomia kapitalista aurreratuetan garapen bidean diren herrialdeetan bezain emaitza onak lortzen direnik, merkatu hauetan lehiakor izateko beharrezko inbertsioa dela eta ziur aski. Gizarte enpresen kasuan, ikerketa gehienek erakundeen iraunkortasuna aztertu dute eta beraz, ez da asko langileentzat izan duten eraginari buruz dakiguna. Dena den, alderdi hau aztertu duten ikerketa bakanek emaitza positiboak lortu dituzte.

Abstract:
Txosten honetan, pobreziaren aurkako borrokarako estrategia berri honetan sartzen diren lau neurri mota aztertzen dituzte autoreek: mikrokredituak, Garapen Kontu Indibidualak, gizarteenpresak eta Piramidearen Oinarrian Eragiteko neurriak, hain zuzen. Gaurdaino, neurri mota bakoitzaren eraginkortasunaren inguruan buruturiko ikerketen emaitzak laburbiltzen dituzte autoreek eta, etorkizunean, pobreziaren aurkako borrokan izan dezaketen lekuari buruzko gogoeta burutzen dute.