Cover Image
BANHAM, L., GILBODY, S., SMOKING CESSATION IN SEVERE MENTAL ILLNESS: WHAT WORKS?. ADDICTION , Vol. 105, no. 7 (2010), p. 1176-1191
Ref. 169198
Location: R.696 Archivo

Request the document


Keywords:
Drogodependencias, Enfermedades mentales, Evaluación de servicios, Literatura científica, Programas de desintoxicación, Tabaquismo, Tratamiento

Abstract:
Biztanleria orokorrarekin alderatu ezkero, eskizofrenia eta nahasmendu bipolarrak pairatzen dituztenek, osasun arazo larriak eta heriotza goiztiarrak gertatzeko probalitate altuagoak izaten dituzte. Lurralde garatuetan eskizofreniasintomak dituztenen heriotza probabilitateak 1,5 biderretan hazten omen dira eta buruko nahasmendu larriak dituztenen bizi-luzetasun probablea, 25 urtetan beheratzen omen da. Gaixo hauen arteko %70ak tabakoa erretzen omen du eta %50ak, tabakoaren gehiegizko kontsumoak egiten omen ditu. Osasunean izan ditzakeen kalteetaz gain, sarri, prestazioen bidez jasotako dirusariak tabakoa erosten xahutzen dituzte gaixo hauek. Erresuma Batuan buruturiko azterlan honetan, osasunean izan ditzakeen ondorio larriak eta gune psikiatrikoetan erretzeari ezarri zaizkion debekuak aintzat harturik, kostu ekonomikoen eta klinikaren ikuspegitik, erretzeari uzteko edota kontsumoak gutxiagotzeko aurretik egin diren azterlanen berrikustea burutu dute Addiction aldizkariaren azken alean.

Abstract:
Buru-nahasmendu larriak izan eta tabakoarekin harremana duten zazpi azterlan aurkitu dituzte egindako ikuskatze-lan honetan. Biztanleria orokorrari ezarritako tratamendu farmakologikoen eta jokabideetan oinarritutako tratamendu psikologikoen baliagarritasuna azpimarratu dute azterlan honen egileek. Subjektu pairatzaileen egoera psikiatrikoa egonkorra denean, erretzeari uzteak ez omen die gaixo hauen buru-osasunarengan eragin ezkorrik ekartzen. Gaixo hauek artatzen dituzten profesionalek, erretzeari uzteak izan ditzakeen ondorioekin kezkatuta agertzen omen dira eta erretzeari uzteko programak ezartzerakoan, berauen jarrerak oztopo omen dira azterlan honetan atzeman dutenez. Gai honen inguruko azterlan gehiagoren beharra nabarmendu arren -hauen artean, kostuen araberakoak ere-, biztanleria orokorrarengan eraginkortasuna duten programen baliagarritasuna seinalatu dute aditu hauek.