Cover Image
AGUILAR, Y., (COORD.), MAPAS PARA COEDUCAR. ORIENTACIONES PARA UNA INTERVENCION SOCIO EDUCATIVA NO SEXISTA. Madrid, CRUZ ROJA JUVENTUD, 2009, 108 p.
Ref. 169333
Location: Archivo

Download file


Keywords:
Género, Hombre, Igualdad de oportunidades, Infancia, Intervención socioeducativa, Juventud, Manuales, Mujer, Prevención, Promoción, Recomendaciones, Sexismo

Abstract:
Gurutze Gorriaren Gazteriarentzat, ume eta gazteen artean jorratu beharreko gai garrantzitsuenetako bat berdintasuna hezkuntzan da. Haien ustez, baterako hezkuntza da berdintasuna lortzeko bidea onena. Horregatik argitaratu dute ondoko gida, erakundearen barne lan egiten duten pertsonei zuzenduta -naiz eta hezkuntzaren eremuko pertsona guztientzat ere baliagarria izan daitekeen-. Hiru ataletan banatuta, lehenik gidak gakoak eta gogoetak eskaintzen ditu baterako hezkuntzari buruz, bai haurtzaroan bai nerabetasunean, eta generoa, sexismoa, tratu txarrak eta beste zenbait kontzeptu aztertzen ditu. Era berean, gogoeta pertsonalarentzat gonbidapena ere badago: zer erakutsiko dut? Nondik hasiko naiz? Nola egingo dut? Eta antzerako galderak proposatzen zaizkio irakurleari ze, gidak dioen bezala, geure egiteko eta egoteko eraren bidez hezi egiten dugu. Bigarren atala Gurutze Gorriaren Gazteriak egiten dituen programei buruz aritzen da, eta banan-banan azaltzen ditu. Hauen artean, noski, genero ikuspuntua eta baterako hezkuntzara zuzenduriko programa, baina baita bitartekotza gizarte-bazterketan, osasunaren sustapena eta hezkuntza, ingurugiroa, edo nazioarteko kooperazioa eta garapenerako hezkuntza. Azpimarratzekoa da programa bakoitzerako, baterako hezkuntzaren bidez eratutako jarduera bat proposatzen duela gidak amaieran. Azkenik, bibliografía eta beste baliabide batzuk eskaintzen dituen atal labur baina interesagarria aurkitu daiteke.