Cover Image
COLLINS, S., SUPPORTING POSITIVE BEHAVIOUR. A WORKBOOK FOR SOCIAL CARE WORKERS. Serie: KNOWLEDGE AND SKILLS FOR SOCIAL CARE WORKERS, Londres, JESSICA KINGSLEY PUBLISHERS, 2010, 112 p.
Ref. 169469
Location: 22.323

Request the document


Keywords:
Apoyo psicológico, Atención domiciliaria, Autoagresión, Demencia, Enfermedades mentales, Examen, Formación de personal, Manuales, Modificación de conducta, Personal, Personas mayores, Prevención, Problemas de conducta, Residencias, Seguridad en el trabajo, Servicios sociales

Abstract:
Edadetuen zaintzarako profesionalentzat estandarizatutako neurriak proposatzen ditu Suzan Collins gizarte-langileak seigarren zenbakia duen lanerako liburuen sail honetan. Argitalpen guztietan ere, edadetuen zaintzarako trebeziak eskaintzen ditu, eta oraingoan, aztergai hartu ditu zaintzaileek aurre egin behar izaten dioten desafiojokabideen gaiari. Gidalerro eta betebeharreko ariketen bidez, gakoak ematen ditu egileak jokabide horiek ulertu eta egoki kudeatzen ikasteko. Ingalaterrako Gizarte Langintza eta hezkuntza-gaiak erregulatzen dituen erakundearen oniritzia dute lanerako liburuen sail honetako argitalpen guztiek, eta, horietaz gain, kontuan hartu ditu beste hainbat erakundek proposatutako neurriak. Lehenengotik, aztergai hartutako desafiojokabideen zaintzaren ataletan informazioa eskaintzen du, eta, ostean, ariketak betetzeko aukera ematen du. Azkenik, ebaluazioaren bidez, balioztatu egin dezakegu irakurritakoa eta ikasitakoaren maila. Gizarte-langilearen betekizunean, prozedurak eta eginkizun zehatzak eskaintzen ditu argitalpenak, egoerak identifikatu eta zailtasunei aurre egiteko adibideak emanez. Horrelako jokabideak gertatzean, egoera baretzeko modu egokiak azaltzen ditu gidaliburuak, eta asaldurak gehiegikoak badira, gizarte-langileak urratu beharreko bideak zeintzuk diren argiro erakusten du. Izan ere, egoeraren ardura hartzen jakiteaz gain, zaintzan ari diren pertsonen babesa ere bilatzen du egileak. Azken batean, jokabide modu horren arazo nagusiak atalka aztertu ditu egileak, eta zaintzarako egokituriko erantzunak zeintzuk diren erakusgai jarri ditu.