Cover Image
CORN, A.L., ET AL., LOOKING GOOD. A CURRICULUM ON PHYSICAL APPEARANCE AND PERSONAL PRESENTATION FOR ADOLESCENTS AND YOUNG ADULTS WITH VISUAL IMPAIRMENTS. AUSTIN, PRO-ED, 2009, 231 p.
Ref. 169471
Location: M11.4.22

Request the document


Keywords:
Adolescentes, Búsqueda de empleo, Discapacidad visual, Ejercicio físico, Higiene, Imagen, Juventud, Manuales para educadores, Manuales para padres, Relaciones laborales, Relaciones sociales, EE.UU.

Abstract:
Krisi garaietan, lanpostu bat aurkitzeko betiko zailtasunen artean, ikusteko arazoak dituzten pertsonak eta pertsona itsuak egoera okerrago batean aurkitzen dira. Abilidade sozialak funtsezko osagaiak dira lanpostu bat aurkitu eta mantentzeko, eta are gehiago dibertsitate funtzionala duten kolektiboen artean. Ondoko gidaliburua laguntza handikoa izango da ikusmen arazoak dituzten gazteentzat, haien itxura hobetzen saiatzen bait da, besteekin erlazioak errexagoak egiteko eta, aldi berean, autoestimua eta ongizatea hobetzeko. Bere erabilera maisu eta gurasoei dago zuzenduta, zeintzuk gaztea bidetik lagunduko duten, motibazioa emanez. Hitzaurreaz gainera, liburua bi ataletan zatituta dago, biak adibidez beteta, irakurketak dirauen bitartean eztabaidatzeko aukera emango dutenak. Lehenegoak bost kapitulu ditu eta bertan itxura ona izatearen kontzeptua aztertzen da, eta baita ere aurkezpen pertsonalaren garrantzia ezagutu ikusmen arazoak dituzten edo itsuak diren pertsonetan. Hitzezkoa ez den komunikazioa ere ukitzen da, baita aurpegi-espresioak eta itxura estetikoari buruzko gizarteko arauak. Bigarren atalaren bost kapituluek, bere aldetik, estrategiak ematen dizkiete ikasleei itxura hobea edukitzeko eta haien irudi fisikoarekiko independentzia gehiago izaten lagundu. Horretarako, gidaliburuak zenbait gai ezberdin jorratzen ditu: ariketa fisikoa, gorputzaren jarrera, janzteko moduak, osagarriak, erosketak lagunekin, etab. Azkeneko atalak beren itxura hobetzeko banakako plan bat diseinatzea proposatzen die gazteei.