Cover Image
SUMMERS, N., MANAGING SOCIAL SERVICE STAFF FOR EXCELLENCE: FIVE KEYS TO EXCEPTIONAL SUPERVISION. NUEVA JERSEY, WILEY, 2010, 220 p.
Ref. 169472
Location: 92.130

Request the document


Keywords:
Calidad de la atención, Control, Cuestionarios, Evaluación, Manuales, Organización de servicios, Organización y gestión, Personal, Recomendaciones, Relaciones familiares, Relaciones laborales, Servicios sociales, Trabajo de grupo

Abstract:
AEBetako testuinguruan kokatu arren, erabat erabilgarri gerta daiteke Nancy Summers egileak argitalpen honetan idatzitako gomendio-bilduma. Bere jardun propioa hartu du liburua idazteko aitzaki gisara, eta baliabide hartu du Arkansas Estatuko ospitale batean bere laneko ibilbidean jasotako prestakuntza eta ezagutza. Horrela, ikuskaritza-lana hartu du hizpide testu honetan, eta bildu egin du urte horietan guztietan ikasitakoa jardun egokienak eskuragarri jarriz. Betiere, kalitatea hobetzearren egindako ahalegina da gidalerroetan jasotakoa, jakinekoa baita ikuskaritza egokia motibazioa eta konfiantza indartzeko baliabide gertatzen dela.

Abstract:
Edonolako gizarte-zerbitzuen kalitatea hobetzen du goi-mailako ikuskaritza hori modu egokian egiteak. Izan ere, Gizarte Langintza estresagarria izan ohi da alorrik gehienean. Gainera, dirusari baxua jasotzen du horretan aritzen denak, eta ez da erraza izaten aurrerabiderik egiten artatze-lan horretan. Egilearen proposamenaren arabera, lanabes profesional gisara ulertarazi behar da ikuskaritzari dagokion arlo osoa. Egilearen iritziz, administrazioan eta ikuskaritzan aritutako askok eta askok ez du tarterik izaten gizarte-langileek osatutako taldearen ahulezia edota beharrak ezagutu eta aztertzeko, eta, horri aurre egiteko xedez, jokabide aktiboa indartzeko prestatu du jardunbide egoki hauen bildumatzea. Hein batean behintzat, ez ditu kontuan hartzen gizarte-zerbitzuetako erabiltzaileek sortutako arazoak; hizpide hartu baitu, batik bat, esperientzia urriko langile eta ikuskaritzalanean aritutakoek sorrarazitako traben gaia.