Cover Image
CASTLES, F.G., (EDS.), ET AL., THE OXFORD HANDBOOK OF THE WELFARE STATE. NUEVA YORK, OXFORD UNIVERSITY PRESS, 2010, 876 p.
Ref. 169603
Location: 61.477

Request the document


Keywords:
Bienestar social, Crisis económica, Crítica, Estado social, Ética, Evaluación de servicios, Financiación, Historia, Internacional, Métodos de investigación, Modelos, Política social, Resultados, Tendencias, Teoría

Abstract:
Oxford University Press argitaletxeak kaleratu berri duen mila orrialde inguruko liburu mardul honetan, nazioartean goraipamen ugari jasotako adituen artean, ongizate estatuaren arloaren inguruan inoiz burutu den berrikuste eta azterlan kritikorik sakonena aurkeztu dute. Zortzi ataletan antolatutako publikazioan, honako gai hauek jorratu dituzte: filosofiaren ikuspegitik eman diren justifikatzeak eta kritikak; Ongizate Estatuaren historia; ikuspegi desberdinen ekarpenak (ikerketa metodoak edota diziplina desberdinetako ikuspegiak); gizarte-gaiak eta aktoreak (demokrazia, erlijioa, generoa, migrazioak edota Europar Batasuna); politika desberdinen alorrak (prestazioak, erretiro- sariak, desgaitasunak, etab.) eta politika hauen ondorioz gertatutakoen emaitzak (giza-ekubideak, gizadesberdintasunak, pobretasuna, erretiro-sariak edota datu makroekonomikoak); garatutako eta garapen bidean ari diren egungo ongizate sistemak; eta azkenik, etorkizunerako prospekzioetan aurreikusten diren nondik norakoak aztertu dituzte. Modu hurbil-errazean idatziko atal bakoitzean, gai desberdinen inguruan interesa agertzen duten irakurleentzat idatzitako bilduma osatu bat da eta gaur egun gizartearen eta politikaren garapenean ematen ari diren aldaketak jorratzen dituen erreferentziazko liburua.