Cover Image
THYER, B., (ED.), THE HANDBOOK OF SOCIAL WORK RESEARCH METHODS (SECOND EDITION). Londres, SAGE PUBLICATIONS, 2010, 654 p.
Ref. 171583
Location: 22.334

Request the document


Keywords:
Análisis coste-eficacia, Encuestas, Estadística, Estudio cualitativo, Evaluación de necesidades, Evaluación de servicios, Experimentación, Fichas técnicas, Investigación, Literatura científica, Manuales, Metodología, Métodos de investigación, Recomendaciones, Servicios sociales, Trabajo social, Validez

Abstract:
Hamar urteren ostean, Gizarte Langintzaren inguruan egiten diren azterlanen gidaliburu berritua argitaratu du Ameriketako Estatu Batuetako argitaletxe batek. Izan ere, joandako hamarkadan bultzaturiko zientziak probatan jasotako ebidentziak atzeman nahi izan ditu, eta, oro har, eragina izan du paradigma berri horrek hainbat diziplinetan. Laburki, ikerketa kuantitatibo nahiz kualitatiboetan datuen bilketaren eta ikerketaren alorrean egindako azterlanen ereduak jaso dituzte, eta azkeneko zatian, ikerketen kontzeptuen analisia burutzeaz gain, Gizarte Langintzarako ikerketetan ageri izandako bestelako gai interesgarriak hartu dituzte aztergai liburu mardul honetan. Gizarte Langintzarako ikerketak burutzerako orduan, hiru alorretako lanabesak azpimarratzen dituzte testuan: aldizkari profesionalak, liburuak eta Internetek eskainitako baliabideak. Horretarako, baliabideak eskaintzen ditu testuak, eguneratutako informazioa eta lanabesak proposatzen dituelarik, betiere, gizarte arloko ikerketak eta praktika hobetzearren. Ikuspegi kuantitatiboari jarraikiz, estatistikaren zentrorako joeraren neurriak (bataz besteko aritmetikoa, moda eta mediana) eta datuen dispertsiorakoak argiro azaltzen dituzte testuan. Izan ere, askotariko zailtasunak izaten dituzte gizarte-langileek horrelako datuak interpretatzerako orduan, eta paradigma berriaren baitan garrantzia handiagoa dute, oraindik ere, testuan jasotako aspektu kuantitatiboek. Azkenik, Gizarte Langintzaren diziplinaren baitan ohikoagoak diren alde kualitatiboak aztertu dituzte testuan, eta jaso egin dituzte kasu kliniko eta ahozko historien kasu partikularrak.