Cover Image
FUNDACION LUIS VIVES, CLAVES PARA LA GESTION DE PERSONAS EN ENTIDADES NO LUCRATIVAS. Serie: CUADERNOS DE GESTION, Madrid, FUNDACION LUIS VIVES, 2009, 173 p.
Ref. 171818
Location: Archivo

Download file


Keywords:
Entidades sin ánimo de lucro, Evaluación de servicios, Formación permanente, Formularios, Manuales, Métodos de evaluación, Métodos de investigación, Ong, Organización y gestión, Personal, Recomendaciones, Salario, Selección, Voluntariado, España

Abstract:
Luis Vives Fundazioaren argitalpen honetan, giza baliabideak egoki kudeatzeko hainbat gomendio bildu dituzte. Giza baliabideak kudeatzen dituzten profesionalentzat antolatu dute dokumentua, eta, bereziki, lan ordainduaren inguruko giza baliabideen inguruko kudeaketari kontu hartu diote. Lehenengotik, giza baliabideen inguruko sarrera bat egin dute irakurlea testuinguruan kokatzeko. Sarrera horretan ere, kontuan hartu dituzte giza baliabideen kudeatzaileak betebeharreko funtzioak, kudeaketa integralaren nolakotasunak eta giza baliabideen ikuspegi estrategikoen inguruko gaiak. Betiere, lan ordainduaren kudeaketaz ari dira argitalpen honetan. Izan ere, aurretik aurkeztutako antzeko argitalpen batean eskaini zituzten boluntariotzaren kudeaketarako gidalerro nagusiak. Geroz eta gehiago, profesionalak eta adituak hartzen dituzte irabazi-asmorik gabeko erakunde horietan lanerako. Besteak beste, gidaliburu honetan aztertu dituzte kontratazio eta hautaketa horien askotariko alderdiak, lankideen zerrendak osatzeko beharrak edota lan batzuek erakunde kanpoko enpresetara bidaltzeko aukerak. Bestetik, erakundeek eman beharreko prestakuntzaplangintzak eta politikak garatzeko oinarrizko kudeaketa egokiak abian jartzeko tresnak azaltzen dituzte. Izan ere, kudeatze zaila izaten dute erakunde horietako askok, txikiak izaten dira, eta, sarri, gai horien arduraduna boluntarioa izaten da. Dirusarien neurriak nola ezarri, edota erakunde baten kide izateari uzteko garaiko gomendioak bildu dituzte. Azkeneko atal batean, gehigarria osatu dute inkesta eta formulario batzuek eredu izateko.