POTENTIAL EXPOSURE TO ANTI-DRUG ADVERTISING AND DRUG-RELATED ATTITUDES, BELIEFS, AND BEHAVIORS AMONG UNITED STATES YOUTH, 1995-2006
Gorde:
TERRY-MCELRATH, Y.M., ET AL., POTENTIAL EXPOSURE TO ANTI-DRUG ADVERTISING AND DRUG-RELATED ATTITUDES, BELIEFS, AND BEHAVIORS AMONG UNITED STATES YOUTH, 1995-2006. Addictive Behaviors, Vol. 36, no. 1-2 (2011), p. 116-124.
Erref.
174080
Kokapena:
SIIS R.992 Archivo
Hitz-gakoak:
Acción contra las drogodependencias, Campañas, Drogodependencias, Efectos, Evaluación de servicios, Juventud, Medios de comunicación, Publicidad, EE.UU.

Laburpena:
Ameriketan egindako drogen aurkako publizitatekanpainak aztertu dituzte, eta neurtu nahi izan dute prebentzio-saio horiek gazteen artean izandako eragina, 1995 eta 2006 urteen artean. Bi izan dira drogen aurkako publizitate-kanpaina nagusiak: drogarik gabeko Amerikaren aldekoa komunikabideen kanpaina (Partnership for a Drug-Free America), 1986 eta 1998 urteen artean; eta gazteei zuzenduriko kanpaina (National Youth Anti-Drug Media Campaign), 1998 urtetik 2006ra artean. 1987 eta 1991 urteen artean, droga-mota guztien aurkako kanpaina egin zuten. Komunikabideek elkarri egindako lehendabiziko kanpaina horren bigarren aroan kontuan hartu zituzten kontsumo goiztiarrak, arnastutako gaiak, heroina eta estasia. Urteetan beheranzko joera izan zuten, oro har, legez kanpoko drogen kontsumo guztiek. Bigarren kanpaina horren hasieran, ordea, gazteen droga-kontsumoek goranzko bidea ezagutu zuten, eta izugarri hazi zen kontsumoen tasa 1996. urtean. 11-13 urte arteko gazteak hartu zituzten kanpainaren helburu. 2002 urtean, marihuanaren balizko kalteen berri eman zuen 14-16 urteen arteko nerabeei zuzenduriko kanpainan. Azterlanaren arabera, eragin nabarmena izan omen zuen marihuanaren kontsumoak saihesteko kanpainak, behintzat, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan ikasleen kasuan. Adibidez, tabakoaren aurkako kanpainetan eragin aldakorra atzeman dute azterlan honetako egileek. Betiere, garai historikoak eta joerak berezitu behar dira kanpaina horien eraginak neurtzeko. Kontsumoen prebalentziak jaisteko baliagarriak omen dira kanpaina horiek, eta, behintzat, atzeratu egiten omen dituzte kontsumo horiek. Adinak eta helburu-taldeak kontuan hartu behar diren arren, kanpaina horien ondorioz, batez beste, %9k aldatzen omen ditu drogen inguruko irizpideak.

Izan zaitez lehena ohar bat uzten!