SOCIAL PROTECTION IN AUSTRIA 2010

Gardado en:
FEDERAL MINISTRY OF LABOUR, SOCIAL AFFAIRS AND CONSUMER PROTECTION, SOCIAL PROTECTION IN AUSTRIA 2010. VIENA, FEDERAL MINISTRY OF LABOUR, SOCIAL AFFAIRS AND CONSUMER PROTECTION, 2011, 96 p.
Ref. 176242
Localización: SIIS Archivo
Palabras clave:
Absentismo laboral, Admisión, Ayudas a la familia, Características prestación, Criterios, Cuidados de larga duración, Dependencia, Desempleo, Discapacidad, Enfermos, Familia, Gasto social, Incapacidad, Jubilación, Pensiones, Personas mayores, Pobreza, Prestaciones económicas, Prestaciones sociales, Protección social, Renta de garantía de ingresos, Sectorial, Seguridad Social, Servicios sociales, Subsidio de paro, Viudedad
Resumo:
Ongizatearen sistemak ezagutzean, oso erabilgarria izan da Esping-Andersen izeneko adituaren sailkatzea. Egile horren esanean, mediterraneoko eredua, korporatiboa eta Eskandina¬viako ereduak modu errazean berezitu daitezke. Dokumentu honetan aztergai hartu dute Austria herrialdeko eredua, eta antzekotasun ugari ditu herrialde honen aldameneko Alemaniaren kasu korporatiboarekin alderatuz gero. Europar Batasuneko herrialde-kide guztien arteko batezbestekoa eginez gero, datu horien artetik gailentzen da Austria; eta, batik bat, pobreziari aurre hartzean eginiko ahalegina nabarmentzen dute txosten honetan. Jada krisiak eragina izandako 2009. urteko datuen arabera, ehun mila lanpostu sortu zituzten herrialde horretan, ekonomiaren araberako neurri sustagarriak bultzatuz eta lan¬merkatuaren doikuntzak eginaz. Beharren araberako diru¬sarbideen legea orain gutxi ezarri dute Austrian, eta oso estu lotu dute osasun¬seguruaren eskemaren baitan. Gizarte-babesaren datuak aurkezten ditu txostenak, oro har. Horien artean, sistemaren baitan dauden ezaugarri eta diru-laguntzak erakusgarri jarri dituzte. Barne-produktu gordinaren (BPG) %28-30 arteko aurrekontua hartzen du gizarte-babesaren zenbateko osoak herrialde horretan, eta bi herenetan dirutan jasotako laguntzak izaten omen dira. 6,5 bilioi eurotako aurrekontua izan zuen 2008. urteko gizarte¬zerbitzuetara bideratutako diru-kopuruak Austrian (gizarte¬babeserako gastuaren %7 edo BPGaren %2). Besteak beste, 1,5 bilioi euro bideratu zituzten haur eta familien babeserako; adinduei emandako zerbitzuetarako 1,3 bilioi euro; ezintasunei erantzuteko beste 1,3 bilioi euro; eta 0,8 bilioi euro erabili zituzten bestelako gizarte¬zerbitzuetarako.