Who does more housework: rich or poor?. A comparison of 33 countries
Gorde:
Heisig, J.P., Who does more housework: rich or poor?. A comparison of 33 countries. American Sociological Review, Vol. 76, no. 1 (2011), p. 74-99.
Erref.
178625
Kokapena:
SIIS Archivo
Hitz-gakoak:
Efectos, Estatus socioeconómico, Estudio comparativo, Estudio internacional, Factor de riesgo, Género, Hombre, Igualdad de oportunidades, Mujer, Pobreza, Sexismo, Trabajo doméstico

Laburpena:
Ameriketako Soziologia Elkartearen aldizkariko artikulu honetan, 33 herrialdeen arteko konparazioa burutu du egileak diru-sarbide eta etxean betekizun diren lanen arteko loturaz gehiago jakitearren. Herrialde gehienetan ere, diru-sarbide apalagoak dituzten pertsonek betebehar gehiago izaten omen dute aberatsen aldean, eta askoz ere nabarmenagoa gertatzen omen da alde hori emakumeen kasuei kontu hartuz gero. Oro har, azterlanaren ondorioek erakusten dutenez, emakume aberats eta pobreen arteko aldeak murriztu egiten dira garapen ekonomikoa gertatzen den herrialdeetan, eta beherako joera hartzen du desberdintasun-maila hazten den herrialde horietan. Alde batetik, egileak nabarmendu nahi du garapen ekonomikoa bat dakarrela etxebizitzetako teknologia berriak sartzearekin; eta, bestetik, desberdintasun-maila eta aberatsen etxerako zerbitzuen prebalentziaren arteko lotura egiten du. Azken batean, azterlanaren ondorioek nabarmentzen dute generoaren arabera ematen diren desberdintasunek lotura zuzena izaten dutela ekonomia-mailako desberdintasunekin. Egilearen esanean, azkenik, bikote-mailaren beharrean, indibiduoak eta etxebizitzak hartu behar omen dira etxeko lanak betetzean ematen diren aldeak aztertzeko.

Izan zaitez lehena ohar bat uzten!