Group music activities for adults with intellectual and developmental disabilities (includes CD and sheet music for 15 original songs)
Gorde:
Ramey, M., Group music activities for adults with intellectual and developmental disabilities (includes CD and sheet music for 15 original songs). Londres, Jessica Kingsley Publishers, 2011, 171 p.
Erref.
178948
Kokapena:
SIIS M48.34.26
Hitz-gakoak:
Adultos, Discapacidad intelectual, Manuales, Musicoterapia, Recomendaciones

Laburpena:
Kaliforniako Hope Unibertsitateko irakaslea da Maria Ramey liburu honen egilea, eta bertan jaso ditu garapen eta ezgaitasun intelektualak dituzten pertsonentzako jolasak eta musika erabiliz egin daitezkeen 100 egitasmo. Musika-terapian aditua da egilea, eta bere ikastaroak emateko informazio bila zebilela, ohartu zen oso ekimen gutxi zeudela; are gehiago ezgaitasun intelektualak dituzten pertsona helduentzat. Horrela, erabakia hartu zuen bere bilduma osatzeko, eta, liburu honen bidez, helarazi nahi dizkie horren beharrean daudenei taldeka egiteko musika-ekimen batzuek. Liburu honetan kontuan hartzen dira pertsonaren adina eta bere ezgaitasunaren neurrian ematen diren interesak; betiere, ume gisara ohikoa izaten den tratua saihesten saiatzen da egilea, izan ere, horrela sortutako harremanek frustrazioaz gain, ezer gutxi eskaintzen omen dute musika-terapiaren arloan. Garapen edota ezgaitasun-maila larria edo sakona denean, banaka-banaka egindako saioak izaten dira arrakastatsuenak; aldiz, taldeka egindako lana hobesten dute erdi-mailako edo ezgaitasun intelektual apalak dituzten pertsonek.