Cover Image
Standing, G., The Precariat: The new dangerous class. Nueva York, Bloomsbury Academic, 2011, 198 p.
Ref. 182432
Location: 192.518

Request the document


Keywords:
Clase social, Crítica, Desempleo, Estabilidad laboral, Exclusión social, Pobreza, Precariedad, Tendencias, Trabajo, Trabajo temporal, Panorama internacional

Abstract:
Gizarte-maila berri baten sortzeaz ari da Guy Standing izeneko adituak argitaratutako liburu honetan, eta enplegu ez-egonkorrak bideratu omen du gizarte-maila berri horren sortzea. Egilearen iritziz, globalizazioak eta neoliberalismoak indartu omen du egoera berri honen sortzea, eta egoki erantzun ezean, gizarte-maila berri horren haserrea nabarmenduko omen da etorkizunean gerta daitezkeen istiluetan. Izan ere, enpleguaren egonkortze ezak hiritarren azpiko mailak sortzen omen ditu adituaren esanean, eta urratzen omen zaizkie eskubideak, etenik gabe, kulturan, arlo sozialean, politika eta ekonomiaren arloetan. Ez-egonkortasunak bideratu omen du, hein handi batean behintzat, gertatutako finantza-mailako talka izugarri hori; eta egoera horretatik ateratzeko zailtasunak askotarikoak izango omen dira etorkizunean ere. Aitzitik, Brasil bezalako erdi-mailako herrialdeetan eginikoa azpimarratzen du Guy Standing egileak. Hilero jasotzen omen du diru-sarbideren bat 50 milioi brasildarrek, eta herrialde horretan gertatu omen da XXI. mendeko desberdintasun-mailaren beheratze nabarmenena munduan. Azken batean, Europako egoera kritikarako hartzen du egileak, batik bat, gastuaren etena kritikatuz.