Cover Image
Lee, H., (eds.), Adams, T., Creative approaches in dementia care. Nueva York, Palgrave MacMillan, 2011, 257 p.
Ref. 183134
Location: 13.437

Request the document


Keywords:
AtenciĆ³n individualizada, Bienestar, Creatividad, Danza, Demencia, Dependencia, Emociones, Innovaciones, Manuales, Memoria, Musicoterapia, Personas mayores, Teatro, Terapia, EE.UU.

Abstract:
Galerarekin batzen dugu betiere dementzia, gertatzen den oroimen, nerbio-zelula edo gaitasunen galtzearekin. Dementziaren nondik norakoak ezagutzeko ohikoak izaten dira pazienteak betebeharreko ariketa-sortak, eta azken batean, berauen ezintasunak zeintzuk diren azaleratzeko neurriak bideratzea. Egileen esanean, ikuspegi horrek beti kontuan hartzen ditu ezintasun eta defizitak; eta ez da sakontzen oraindik ere badauzkaten trebezia eta iaiotasunetan, horren bidez onbidea egiteko. Dementziaz gaixotutako pertsonaren hautematea aldatzen da, baina bertan diraute lehendik zituen zenbait trebezia eta afizio. Ideia horiek kontuan harturik, ikuspegi esperimentalak jorratu nahi dituzte argitalpen honetan aurkeztutako ataletan, eta terapia osagarritzat hartzen diren hainbat adibide erakusgai jartzen dituzte bertan. Hamabi ataletan zehar, terapia osagarritzat hartzen diren horietaz azalpenak biltzen dituzte zenbait aditu eta profesionalek. Gai bakoitzaren inguruko azalpen eta onurak nabarmentzeaz gain, argiagoa gertatzeko, pertsonen kasuak ere bildu dituzte egileek testuan. Besteak beste, testuak eskainitako terapia osagarri hauek daude irakurgai: psikodrama, dantza, musika, kontu-kontari jardutea, oroitzapenez hitz egitea edota pintura-lanak egitea.