Tipología de clientes en Trabajo Social: una herramienta para la mejora de la intervención profesional
Gorde:
Navarro, B., Tipología de clientes en Trabajo Social: una herramienta para la mejora de la intervención profesional. Documentos de Trabajo Social, no. 52 (2013), p. 31-54.
Erref.
196928
Kokapena:
SIIS SIIS MADRID R.1365 Archivo
Hitz-gakoak:
Características usuario, Clasificación, Concepto, Exclusión social, Literatura científica, Teoría, Tipología, Trabajo social

Laburpena:
Almeriako El Ejido herriko Belén Navarro Llobregat gizarte langileak Gizarte Langintzarako jotzen duten lagunen taxonomia edota sailkatzeari hartzen dio kontu artikulu honetan. Alde batetik, egileak berrikusi egin ditu bibliografian ageri diren ohiko terminoak; eta bestetik, nabarmentzen du gazteleraz eskasak izan direla gaiaren inguruko gogoetak. Egilearen xedea da Gizarte Langintzako zerbitzuetara jotzen duten lagunen ezaugarriak hobeto ezagutu ahal izatea, modu horretan eskuartze profesionalak hobetu eta pertsona horien premia eta ahalmenak egokitu ahal izateko. Bere oinarriko hipotesiak azaltzen duenez, oso gutxi aztertu omen da Espainian Gizarte Langintzak artatzen duen pertsonaren figura hori; lagun horiek izendatzeko modu desberdin horiek Gizarte Langintzaren jarrera egokitzen omen du; eta azkenik, termino desberdin horien bitartez ezagutzera ematen dira subjektu desberdin horiek, baina ez omen da berauen inguruko ezaugarrietan sakontzen. Gizarte Langintzan ikuspegi sistemikoari heltzen dioten ondorengo bi eredu hauek daude: sistema orokorren teoria eta sistema ekologiko edota eredu eko sistemikoa. Bigarren ereduaren alde egiten du egileak, izan ere, berorren bidez familien tipologia bat osatzeko aukera gertatu omen da, eta eskuartzeak bideratzeko hobekuntzak ekarri omen ditu. Laburtuz, azken batean, egileak nabarmentzen du zientzia eta arlo akademikoan hutsune nabarmena ageri dela eginiko berrikusketan, eta bertan eskaintzen du hein batean konponbidea lortzeko tipologia zehatz bat.