The state of the world's children 2013. Children with disabilities

Guardat en:
Aslam, A., ET AL., (ed.), The state of the world's children 2013. Children with disabilities. Nueva York, UNICEF, 2013, 164 p.
Ref. 197223
Localització: SIIS Archivo
Palabras clave:
Accesibilidad, Adaptación del medio, Datos estadísticos, Discapacidad, Discriminación, Estadísticas de población, Estudio internacional, Exclusión social, Inclusión educativa, Inclusión social, Indicadores, Infancia, Malos tratos, Menores, Productos de apoyo, Protección de menores, Rehabilitación, Situación social
Resum:
Nazio Batuen Erakundeak onartu zuen 2006. urtean Ezgaitasunak dituzten Pertsonen Eskubideen Konbentzioa, eta testu honetan hitzarmen horren testuinguruan aztertzen da ezgaitasunak dituzten haurren egoera zein den. Konbentzio edo hitzarmen hori sinatu duten herrialdeak 155 izan dira 2013. urtearen aurretik eta 128 herrialde dira hitzarmen hori berretsitako herrialdeen kopurua. Konbentzioaz gain, hau da, Estatuen arteko akordioa aldeaniztunaz gain, NBEko Estatuek aukera izan dute protokolo gehigarri bat sinatu eta berresteko. 2013. urtean, 91 herrialdeek sinatu dute protokolo gehigarri hori eta 76 izan dira berrestu duten munduko nazioak. Azken batean, 27 dira Ezgaitasunak dituzten Pertsonen Eskubideen Konbentzioa sinatu gabeko nazioak. Unicef erakundeak haurren egoerari hartzen dio kontu txosten honetan, eta bertako ataletan inklusioa, diru-sarbideak, osasuna, babesaren oinarriak, gerrate edo krisialdi humanitarioak, edota ezgaitasuna neurtzeko oinarriak azaltzen dira. Kalkulu batzuen arabera, 93 milioi haur bizi dira ezgaitasun larri edo moderaturen bat dutela, hau da, 14 urte edo gutxiago dituzten 20 haurretatik bat. Halere, dokumentuan aipatzen dute espekulazioan oinarritzen direla kalkulu horiek, izan ere, datuak jasotzeko metodologia eta moduak oso aldakorrak omen dira herrialde bakoitzean. Adibidez, hezkuntzaren arloan, eskolarik ez omen du osatzen ezgaitasunak dituen haurretatik % 46,5ak, ezgaitasunik ez duten beste haurren % 57aren aldean.