The contribution of holiday trips to life satisfaction: the case of people with disabilities
Saved in:
Pagán, R., The contribution of holiday trips to life satisfaction: the case of people with disabilities. Current Issues in Tourism, (2013), 16 p.
Ref.
197226
Location:
SIIS Archivo
Palabras clave:
Calidad de vida, Discapacidad, Efectos, Satisfacción, Turismo, Vacaciones, Alemania

Abstract:
Astialdiaren baitan bidaiatzea izan daiteke edonoren bizimoduan garrantzirik gehiengoa duen alderdietako bat. Gaur egungo gizarteetako bizitza-estiloan erabat barneraturiko gaia izan arren, askok eta askok oporraldietan bidaiak burutzeko muga nabarmenak izaten dituzte, eta diru-arazoak izan daitezke horien artetik mugarririk orokorrenak. Halere, badira bestelako muga batzuek bidaiatzea zailtzen dutenak, adibidez, traba edota oztopo fisikoak ezgaitasun edota mendekotasunak dituzten pertsonen kasuetan. Ezgaitasunak dituzten pertsonek, bestetik, finantzen arloko trabak edota astialdiko partaidetza modu egoki batean burutzeko oztopoak aurkitzen dituzte. Aditu batzuen esanean, oztopo edo traba horiek sailkatu daitezke ondorengo hiru atal hauetan: berezko oztopoak, inguruneko trabak eta interakzioaren eremukoak diren traba batzuek. Malagako Unibertsitateko Ricardo Pagán ekonomialariak azterlan honetan burutzen du konparazio bat ezgaitasunak dituzten pertsonen eta horrelako mugarik ez duten pertsonen artean oporraldietan bidaiek sortzen duten bizipozaren inguruan. Horretarako erabili du Alemaniako epe luzeko panel sozioekonomikoa, eta azterlan honetan bi hipotesi testatu nahi izan dira. Batetik, lehen hipotesiak dioenez, norbanakoaren bizipoza hobetzen dute oporraldietan eginiko bidaiek; eta bigarren hipotesiak dio bidai horietako sentimendu baikor horiek garrantzi handiagoa dutela ezgaitasunen bat duten pertsonentzat. Adibidez, erreferentzia gisara ezgaitasunik ez duen pertsona bat hartuz gero, bikoiztu egiten omen da ezgaitasuna duen pertsona batek sentitzen duen bizipozaren maila hori. Bidaia horietan baikorrak diren esperientzia horien artetik nabarmentzen dira autoestimua, garapen pertsonala, baikortasuna, osasunaren eta harreman sozialen onurak. Azken batean, egilearen esanean, politikaren arloko programak eta turismoaren industriak kontuan hartu beharreko gaia da irisgarritasuna eta partaidetza sustatzea aipaturiko oztopo horiek desegin eta astialdirako ingurune egoki bat bultzatzeko.