Housing, health and social care
Saved in:
VARIOS AUTORES, Housing, health and social care. Journal of Integrated Care, Vol. 22, no. 1 (2014), p. 1-26.
Ref.
197561
Location:
SIIS R.1451 Archivo
Palabras clave:
Atención sociosanitaria, Coordinación administrativa, Enfermedad, Enfermedades mentales, Enfermos, Exclusión social, Política de vivienda, Programas de inserción, Recomendaciones, Salud, Servicios de salud, Servicios sociales, Sin techo, Reino Unido

Abstract:
Artikulu labur honetako egileak aztergai hartzen du etxebizitza, osasuna eta gizarte-laguntzen loturak duen garrantzia nabarmendu eta eztabaidan sakontzeko. Izan ere, egileak bertan azaltzen duenez, etxebizitza duin batean bizitzea ezinbestekoa omen da osasun eta bizimodu egoki bat garatzeko. Osasun egoki eta etxebizitza egoki baten arteko loturak azpimarratzen dira bertan, etxebizitzetako baldintzek eragin zuzena dutelako bai osasun mental eta fisikoarekiko bai hilkortasunarekiko. Kalkuluen arabera, etxebizitza eskasen egoera horiek Erresuma Batuko osasun-sistemari 3,4 bilioi euroko gastua sortzen diote urtero arriskuan bizi diren egungo 4,8 milioi pertsonak artatzean. Bestetik, nabarmentzekoa da etxegabeko pertsonek osasun-arazo fisiko eta mental gehiago izaten dutela, eta bizi-itxaropen apalagoa izaten dutela bestelako biztanleen aldean. Egileak azpimarratzen du pobrezia energetikoaren garrantzia osasun-baldintzak aztertzerako garaian. Izan ere, 2004 eta 2010. urteen artean 1,2 milioi biztanle izatetik 4,6 milioi biztanle izatera heldu omen da arazo hori pairatzen duen biztanleen zenbatekoa. Bertan aipatzen denez, pobrezia energetikoa beheratzeko inbertitutako libera bakoitzeko, 0,42 libera aurrezten omen ditu Erresuma Batuko osasun-sistemak. Bestetik, egileak azaltzen du azken hamarkadan eraikitako etxebizitza sozialen efizientzia energetikoak duen garrantzia. Halere, jabetzaren modu horietan bizi diren maizterrek berauen maila soziokulturalekoak propio diren arazo eta jokabideak izaten omen dituzte, adibidez, alkoholaren kontsumoa, tabakoaren gehiegizko kontsumoa, langabezia, gizarte-bazterketa edota prestakuntza maila baxua. Horregatik guztiagatik, egileak aldezten du etxebizitza-, osasun- eta gizarte-sistemaren egiturazko elkarlana sustatu eta partaidetza areagotzea, talde mistoak osatu eta premia gehien dutenei lehentasunez lagunduz.