Physical activity promotion in socially disadvantaged groups: principles for action

Gorde:
Physical activity promotion in socially disadvantaged groups: principles for action. Seriea: PHAN Work Package, Copenhague, World Health Organization, 2013, 92 p.
Erref. 199543
Kokapena: SIIS Archivo
Hitz-gakoak:
Buenas prácticas, Desempleo, Ejercicio físico, Exclusión social, OMS, Planificación de servicios, Pobreza, Programas de promoción, Promoción, Recomendaciones, Panorama internacional
Laburpena:
Txosten honetan eskaintzen dira gizarte-desabantaila pairatzen duten pertsonentzako jarduera fisikoaren sustapenerako ildoak. Izan ere, ebidentziek begien bistan uzten dutenez, sarri aurkitzen dira jarduera fisikoko maila baxuak desabantaila sozialak pairatzen dituzten herritarren artean, eta testuak azaltzen duen proiektuak osagai garrantzitsu gisara hartu du desabantailan dauden komunitateetan jarduera fisikoaren sustapenerako gidaliburu bat osatzea, fokua jartzen delarik ingurune osasungarrien alorrean. Txosten honetan biltzen dira oinarrizko deliberamenduak, ebidentzien berrikusketa, azterketa-kasu eta nazio-mailako politikak oinarri hartuz, eta zenbait iradokizun biltzen dituzte Jarduera Fisikoaren Sarearen (PHAN) proiektuaren baitako ekimen honetan. Sare horrek bilatzen du jarduera egokien eredu eta garapenak burutzea, eguneroko bizimoduan gazteen jarduera fisikoa sustatzeko gidaliburuak garatzea eta erakundeen arteko informazio eta esperientzien trukea erraztea. Azken batean, bertan aurkezten diren ildo eta kasuen azterketa horiek guztiek nahi dute ingurune eskasetan bizi diren gazteen bizi-kalitatea hobetu; horrek dakarren onura publikoa azpimarratuz; eta jarduera fisiko eta osasun-mailan gutxitzea biztanleria-taldeen arteko desberdintasuna.