Elderly women living alone: an update of their living conditions
Gorde:
Istituto per la Ricerca Sociale, Elderly women living alone: an update of their living conditions. Bruselas, European Parliament, 2015, 149 p.
Erref.
502555
Kokapena:
SIIS Archivo
Hitz-gakoak:
Mujer, Personas mayores, Condiciones de vida, Pobreza, Pensiones, Riesgo, Personas mayores activas, Políticas públicas, Reforma, Efectos, Crisis económica, Discriminación, Igualdad de género, Buenas prácticas, Recomendaciones, Experiencias, Literatura científica, Datos estadísticos, Unión Europea

Laburpena:
Europako Legebiltzarraren hiritarren eskubide eta arazo konstituzionaletako sailak argitaratu zuen 2008. urtean bakarrik bizi diren emakume adinduen egoeraren txosten bat, eta iazkoan argitaratu zuen aurreko hura eguneratzen duen beste bat. Bertan nabarmentzen denez, gertatu diren joera demografiko, gizarte-egitura, etxebizitzen osaera eta bizimodu estiloen aldaketaren ondorioz, Europar Batasuneko herrialde guztietan hazi egin da etxebizitzan pertsona bakarra bizi den eredua, eta bereziki adinduak diren emakumeen kasuak. Guztira, 2013. urtean 19,8 milioi emakume adindu bizi ziren bakarrik Europar Batasunean. Bizi-itxaropenaren datuetan oinarri hartuz gero, espero da EB-28an 65 urte eta gehiago dituzten eta bakarrik bizi diren emakumeen ehunekoa 2014. urtean biztanleria osoaren % 10,7 izatetik 2060. urtean % 16 izatera helduko dela. Gainera, bakarrik bizi diren emakume adinduen pobrezia-arriskua hirukoiztu egiten omen da, bikotea duten emakume adinduen kasuekin alderatuz. Egungo pentsioetan gertatutako aldaketak, inplikazio politikoak eta zenbait gomendio jasotzen ditu testuak.