Satisfaction with daily activities after retirement in Europe
Spremljeno u:
Bonsang, E., Van Soest, A., Satisfaction with daily activities after retirement in Europe. Ageing and Society, vol. 35, n. 6, 2015, p. 1146-1170.
Ref.
502793
Lokacija:
SIIS archivo (R.352) / SIIS R.352
Palabras clave:
Personas mayores, Actividades, Satisfacción, Estudio comparativo, Encuestas, Europa

Sažetak:
Eguneroko bizitzan bideratzen dituzten jardueren inguruko inkesta batean oinarrituz, artikulu honetan aztertzen da Europako 11 herrialdetan erretiratu diren 65 urtetik gorako biztanleen gogobetetzea. Bertako xedea da herrialde eta talde sozioekonomikoen arteko konparazioa burutzea. Azkeneko urteotan garrantzia hartu du 65 urtetik gorakoen jardueren araberako azterketa modu honek, izan ere, arraroa izaten da lan-munduan dagoen adin horretatik gorako biztanleak aurkitzea, eta gogobetetze faktore gisara garrantzia nabarmena hartu du eguneroko bizimoduko jardueretan edo aisialdian gertatzen denaren berri izateak. Inkestetan oinarritzen dira azterketa horiek, eta kultura eta faktore sozioekonomikoengatik agertzen diren alde sistematikoen ondorioz, herrialdeen arteko konparazioak burutu ahal izateko zuzenketa batzuk egiten dituzte bildutako eskala horietan. Horretarako, herrialdearen atalase bat hartzen dute kontuan, eta horren arabera burutzen dituzte kalkulu berri horiek. Erreferentziarako puntu gisara Alemania hartzen dute, eta egileen arabera, Danimarkan jasotzen diren emaitzak betiere altuagoak izaten omen dira, eta emaitzarik okerrenak Italian biltzen dira. Eguneroko bizimoduko jarduera orokorren emaitzak aztertzean, Danimarka, Suedia eta Herbehereak dira puntuazio altuenak jasotzen dituzten herrialdeak, aitzitik, Polonian ematen da asegabe izatearen ehunekorik altuenak (% 27), eta herrialde horren ondorengoak dira Grezia, Italia eta Txekiar Errepublika. Azken batean, osasuna eta biloben edota beste pertsonen zaintza ageri da gogobetetzearen adierazle nagusi gisara; eta pertsona adinduenek azaltzen dute mailarik baxuena, baina osasunarengatik gertatzen omen da hori, eta ez horrenbeste adinarengatik. Zuzenketei dagokionean, adibidez, Danimarka pasatzen da lehenengo lekutik hirugarrenera neurri berdintzaileak ezartzean.