Perspectivas y políticas sobre la juventud en desventaja en España: un análisis desde el enfoque de capacidades
Gorde:
Hueso, A., et al., Perspectivas y políticas sobre la juventud en desventaja en España: un análisis desde el enfoque de capacidades. Revista Española de Investigaciones Sociológicas, n. 152, 2015, p. 47-62.
Erref.
506376
Kokapena:
SIIS Archivo (R.785)
Hitz-gakoak:
Juventud, Exclusión social, Participación política, Efectos, Crisis económica, Intervención social, Políticas públicas, España

Laburpena:
Amartya Sen filosofo eta ekonomilariaren gaitasunen ikuspegiari heldu diote artikulu honetako egileek Espainian desabantaila egoeran dauden gazteentzako diseinatzen diren politikak modu zorrotz batean kritikatzeko. Aipatutako aditu horren gaitasunen ikuspegiak askatasun positiboa hartzen du kontuan –ohiko ekonomiaren askatasun negatiboaren ikuspegia ordezkatuz–, hau da, pertsona batek zerbait egin edo nahi duena izateko duen gaitasunari hartzen dio kontu egile horrek. Azterlan honetarako erabili dute izaera kualitatiboa duen metodologia berritzaile bat. Alde batetik, iturri sekundarioei jarraikiz berrikusketa bat burutu dute egileek; eta bestetik gako diren hogeita bat eragilerekin modu sakon batean burutu dituzte elkarrizketak. Espainiako gazteentzat bideratu izan diren politiken artetik nabarmendu daitezke laurogeiko hamarkadan aisialdira bideratutako programak edota politika horiek ezartzean estatu zentralaren eta erkidegoetako administrazioen artean gertaturiko eskumenen inguruko arazoak. Bestetik, egileek adituekin bideratutako elkarrizketetatik nabarmentzen dute, adibidez, bazterkeria egoera larriei aurre egiteko politiketan ez direla berariaz aztertu gazteena den kolektiboari bideratutako neurriak. Aitzitik, aipatutako aisialdiaren inguruko politika horiei gehitu izan zaizkien partaidetza edo prestakuntzarako programa horiek beherakada nabarmena izan dute krisialdiaren eraginez. Azken batean, egileek deliberatzen dute gaur egungo gazteei bideratutako politikek ikuspegi murriztua dutela, eta gehienbat enplegua hartzen dutela aintzat; kontuan hartu gabe gazteek bizi dituzten desabantailak. Horretaz gain, kritikatzen dute talde politikoek dituzten interesak eta epe motzeko estrategiak.