Preventing falls: a guide to implementing effective community-based fall prevention programs (2nd ed.)

Gorde:
National Center for Injury Prevention and Control, Preventing falls: a guide to implementing effective community-based fall prevention programs (2nd ed.). Atlanta, Centers for Disease Control and Prevention, 2015, 56 p.
Erref. 508195
Kokapena: SIIS Archivo
Hitz-gakoak:
Personas mayores, Caídas, Prevención, Programas de prevención, Acción comunitaria, Planificación de servicios, Evaluación de servicios, Recomendaciones, Manuales
Laburpena:
Ameriketako Estatu Batuetako ezgaitasunak kontrolatu eta prebenitzeko zentroak biltzen dituen CDC erakundeak argitaratu du pertsona adinduen erorikoei arlo komunitarioaren laguntzaren bitartez aurre egiteko prebentziorako programak garatzeko gida hau. Eskuragarri dauden datuen arabera, 65 urte dituzten hiru lagunetik bat erortzen omen da urtero, eta eroriko horietatik guztietatik % 10en kasuan ospitaleratu egiten dituzte –bataz bestean, urtebete behar izaten dute aurretiko egoera berera bueltatzeko–. Halaber, gida honetan aipatzen denez, AEBetan urtero hiltzen omen dira erorikoen ondorioz 25.000 lagun. Erorikoak gertatzeko arriskuek izaten dute jatorri biologikoa, jokabideen arlokoa edota ingurunearen araberakoa. Bertan laburtzen den gidaren xedea da erorikoen prebentziorako programak garatzea elkarkidetzan eta modu integral batean, eta horretarako aurkezten dituzte zenbait gidalerro egokia izango den programa bat hautatu eta horretarako bereziki diseinaturiko estrategiak garatzeko. Azkenik, jarduera egokiak aurkezteaz gain, metodologia bat erakusten dute programa horiek ebaluatu, sustatu eta modu iraunkor batean aplikatzeko.