The nature of gambling-related harms for adults at risk: a review
Gardado en:
Bramley, S., et al., The nature of gambling-related harms for adults at risk: a review. Londres, King's College London, 2017, 64 p.
Ref.
522623
Localización:
SIIS Archivo
Palabras clave:
Discapacidad, Adicción conductual, Ludopatía, Efectos, Enfermos, Salud, Enfermedad, Población riesgo, Factor de riesgo, Intervención, Intervención social, Trabajo social

Resumo:
Azken hamarkadan nabarmen hazi dira Ingalaterran ausazko jokoko modalitate desberdinak erabili ahal izateko aukerak, eta berrikusketa-proiektu honek arriskuan dauden biztanle helduek jokoari loturiko kalteen eragina neurtzea izan du xede. Arrisku-biztanleria gisara hartzen dira joko-partaidetzari lotutako aztura kaltegarriak izandako pertsonak, eta jokoaren adikzioaren ondorioz lege-hausteak edo abusuak egin dituzten pertsonak. Proiektuak babeserako praktikak edo praktika prebentiboak aztertu nahi izan ditu biztanleriarentzat; bereziki dementziak, narriadura kognitiboak eta osasun mentaleko arazoak dituztenentzat. Bertako aurkikuntzen arabera, hartutako kalte zerebrala duten pertsonek, etxegabekoek, arazo kognitiboak dituztenek eta bestelako ezgaitasunak dituzten biztanleei buruzko jokoari loturiko arazoen ebidentziak jasotzea oso zaila omen da. Alde batetik, ezezagun baitira egungo datuak biltzeko metodologiak, eta, bestetik, adierazpenen arabera ohiko izaten baita norberaren joko-aztura normaltzat jotzea (dela biztanleria orokorrean, dela biztanleria klinikoan). Kalteak neurtzean, besteak beste, lege-hausteak, gastu altua, familia-harremanen hausturak edota osasunari loturiko gaixotasunak nabarmentzen dituzte. Bestalde, oso mugatuak omen dira tokiko autoritateek, gizarte-langileek edota medikuntza-arloko profesionalek gai honen inguruan berariazko jardueren berri izateko dituzten protokoloak edota jardunbideak.

Sexa o primeiro en deixar un comentario!