A new generational contract. The final report of the Intergenerational Commission
Gorde:
Intergenerational Commission, A new generational contract. The final report of the Intergenerational Commission. Londres, Resolution Foundation, 2018, 229 p.
Erref.
533732
Kokapena:
SIIS Archivo
Hitz-gakoak:
Personas mayores, Juventud, Solidaridad intergeneracional, Protección social, Trabajo, Desempleo, Mercado de trabajo, Salario, Género, Igualdad de oportunidades, Pensiones, Vivienda, Actitudes sociales, Gasto social, Datos estadísticos, Recomendaciones, Reino Unido

Laburpena:
Erresuma Batuko helduen % 48-ak uste du egungo gazteak gurasoak baino okerrago biziko direla. Ezkortasun hori zenbateraino dagoen justifikatuta jakiteko, “Resolution” fundazioak Erresuma Batuko belaunaldien ongizate-mailari eta etorkizuneko ikuspegiei buruzko azterlan bat egin du, eta horren azken txostena argitaratu berri da. Eta ondorioek berresten dute, izan ere, kontratu sozial britainiarra mehatxupean dagoela. Alde batetik, 1982 eta 2000 urteen artean jaiotako belaunaldiak (millenials) zailtasun larriak ditu sozialki aurrera egiteko: aurreko belaunaldikoek baino soldata baxuagoak jasotzen ditu adin berean, lanean gora egiteko aukera gutxiago ditu, erretiro-plan pribatuetan aurrezki txikiagoak ditu, eta etxebizitzan egiten duen gastu proportzionala handitu bada ere, ia ezin du jabetzako etxebizitzarik erosi. Bestalde, zahartze demografikoaren ondorioz, belaunaldi gazteenek beren gain hartu ezin duten gizarte-gastua handitu egin da, egungo zerga-sistemarekin gehiegizko ahalegina eragingo bailieke. Egoera konplexu honen ondorioz, Fundazioak premiazko eztabaida politikoa eskatu du arazo hauek konpontzeko beharrezkoak diren erreformei buruz, eta, ildo honetan, proposamen zehatzak egin ditu zergen, lanaren eta etxebizitzaren arloan.

| Deskribapen fisikoa: | 229 p. |
|---|