(Joseba Zalakain): " Oinordetza, desberdinkeria eta zergak"

Saved in:
(Joseba Zalakain): " Oinordetza, desberdinkeria eta zergak". Berria, 06/06/2020.
Ref. 552400
Abstract:
Azken urteetan asko hitz egin da gizarte mugikortasunari buruz, hau da, pertsonek beren jatorrizko egoera sozioekonomikotik abiatuz aurrera edo atzera egiteko dituzten aukerei buruz. Esan izan da, zentzu horretan, aukera horiek gero eta mugatuagoak direla, eta berebiziko garrantzia berreskuratzen ari dela norberaren jatorria etorkizunerako bizi-baldintza eta aukerak baldintzatzeko orduan. Zentzu horretan, herentzia edo oinordetza —hau da, jatorrizko familiak senide gazteei uzten dizkien ondasun ekonomiko, kultural edota erlazionalak— berriz ari omen da bilakatzen aukera berdintasunerako oztopo.