Arrakasta Programa: babes-sistematik ateratzen diren gazteek unibertsitate-ikasketak aukera-berdintasunean egiteko giltza

Hamabost urtetan bete beharreko Garapen Iraunkorreko Helburuak markatu dizkigu Garapen Iraunkorrerako 2030 Agendak; haietako bat, hezkuntza. Hezkuntzak guztiontzako eskubide bat izan behar du, kalitatezkoa, inklusiboa, bidezkoa eta etengabe ikaskuntzarako aukerak eskaintzen dituena. Artikulu honek h...

Olles dieđut

Furkejuvvon:
Bibliográfalaš dieđut
Váldodahkki: Miguelena, J.
Eará dahkkit: et al
Materiálatiipa: Girji
Giella:espánnjágiella
euskara/baskagiella
Fáttát:
Liŋkkat:Path
Enlace web
Fáddágilkorat: Lasit fáddágilkoriid
Eai fáddágilkorat, Lasit vuosttaš fáddágilkora!
Govvádus
Čoahkkáigeassu:Hamabost urtetan bete beharreko Garapen Iraunkorreko Helburuak markatu dizkigu Garapen Iraunkorrerako 2030 Agendak; haietako bat, hezkuntza. Hezkuntzak guztiontzako eskubide bat izan behar du, kalitatezkoa, inklusiboa, bidezkoa eta etengabe ikaskuntzarako aukerak eskaintzen dituena. Artikulu honek hezkuntzari lotutako garapen iraunkorreko helburua azaltzen du; zehazki, helburu horren hirugarren erronkari helduko dio, hezkuntza-eskubidean eta goi mailako hezkuntzari dagokion aukera-berdintasunean sakonduz. Horretarako, UPV/EHUk arrakasta akademikoa lortzeko bultzatutako Arrakasta programa aitzindaria erabiliko dugu eredu gisa. Programa horrek haur eta nerabeen babeserako eta gizarte-inklusiorako sistemen barruan dauden gazteek unibertsitatean sartzeko eta goi mailako ikasketak arrakastaz bukatzeko aukera izateko baldintzak sortzen ditu. Artikulu honetan, programa hori martxan jartzeko prozesua, garapena eta bertan parte hartzen duten ikasleen pertzepzioak jasotzen dira. Parte-hartzaileen lehen pertzepzioek argi uzten dute beren goi mailako ikasketen «blindatzea» baino haratago doala programa; izan ere, itxaropenak sortzen ditu, babes-sisteman artatutako haur eta nerabeen eta agenteren ikuspegi, itxaropen eta zerumugak aldatzen ditu, eta, garrantzitsuena, hezkuntza inklusiboa eta aukera-berdintasuna bermatzen ditu.
ISSN:0214-9001