Cover Image
FYFE, A., ET AL., INFORMING FUTURE APPROACHES TO TACKLING MULTIPLE DEPRIVATION IN COMMUNITIES: BEYOND THE FAIRER SCOTLAND FUND. EDINBURGH, SCOTTISH GOVERNMENT SOCIAL RESEARCH, 2009, 150 p.
Ref. 163749
Location: Archivo

Download file


Keywords:
Acción comunitaria, Barrios, Exclusión social, Experiencias, Intervención social, Planes de acción social, Pobreza, Escocia, Reino Unido

Abstract:
2008. urtean Eskoziako Gobernuak arlo komunitarioak gabezia sozialei aurre egiteko zazpi programa bateratu eta modu honetan eraginkorragoa gertatzeko, Bidezko Eskozia ahalbidetzeko Funtsa (The Fairer Scotland Fund) izenekoarekin berrantolaketa aurkeztu zuen. Funtsa honen ezarpenaren ardura, arlo komunitarioan partaidetza sustatzen duen tokiko administrazioen elkarkidetzak hartu zituenetik, antolaketaren berritze honekin gertatu diren aldeen ebaluazioa jaso eta programaren ezartzearen inguruko gaiak aztertu dituzte txosten honetan. Txostenak kaleratu duen ebaluazio egiteko, hiru bide hartu dituzte egileek: abian diren egitasmoen berrikustearekin, eredu desberdinen galdeketekin, eta zazpi tokiko programen kasuen azterketarekin osatu dute azterlana. Funtsa berriaren betebeharrek, bost oinarriko helburu nahi dituzte heldu: pobretasunaren sintomak ikusteaz gain, kausalitateak desagertzeko hobekuntzak zeintzuk diren atzeman; zaurgarritasun egoerak aurreikusi norbanakoetan, familietan eta gabezia sozialak agerian diren guneetan; tokiko administrazioaren eta bestelako kideen elkarkidetza aktiboa bultzatu; enpleguaren inguruko aktibazioa sustatu; eta azkenik, norbanakoen eta komunitateen partaidetza indartu. Txostenaren deliberamenduetan jaso dutenez, arlo komunitarioan aritzen diren teknikarietatik %86ak egitasmoak bideratzeko aldaketak egin ditu, %79ak ebaluatzeko moduak aldatu ditu eta %74ak baliabideak kudeatzeko moduak aldatu ditu. Oraindik ere, datuen eta informazioaren inguruko hutsuneak azpimarratu dituzte teknikariek eta beste toki batzuetan eragiten dituzten plangintzen berri izatea eta koordinatzeak bultzatzearen garrantzia azpimarratu dute.