Cover Image
BABIN, F., ESTUDIO DEL USO PROBLEMATICO DE LAS TECNOLOGIAS DE LA INFORMACION, LA COMUNICACION Y EL JUEGO ENTRE LOS ADOLESCENTES Y JOVENES DE LA CIUDAD DE MADRID. TRASTORNOS ADICTIVOS , Vol. 11, no. 3 (2009), p. 151-163
Ref. 164551
Location: R.1592 Archivo

Request the document


Keywords:
Adicción conductual, Adolescentes, Datos epidemiológicos, Enfermedades mentales, Factor de riesgo, Nuevas tecnologías, Patrones de consumo, Programas de prevención, España, Madrid

Abstract:
Geroz eta ohikoagoak dira guraso eta irakasleen kezkak gazteek egiten dituzten informazioaren, komunikazioaren eta jokoaren inguruko teknologia berrien erabileren inguruan. Azterlan honetan, Madrileko nerabe eta gazteek egiten duten erabileraren nolakotasunak ezagutu nahi izan dituzte. Alde batetik, aztertu dituzte teknologia horien erabilera kualitatiboak: erabilitako teknologiak, erabileraren xedeak, erabilera ohikoenak eta teknologia-berri horien arriskuak. Bestalde, ezagutu nahi izan dituzte teknologia-berri horiek erabiltzean gertatzen diren praktikarik arriskutsuenak. Gaur eguneko dokumentazioak dioenaren arabera, teknologia-berrien balizko patologiak ezagutzeko ikerketa kliniko gutxi egin omen dira, eta ez omen dituzte erakutsi patologiak ezagutzeko sintoma zehatzik. Gainera, ikerketarik gehienak teorian oinarri hartutakoak dira, eta oraindik ere ez dago erabat finkatutako irizpiderik. Azkenean, patologia garatzerik ote dagoenaren aldeko eta kontrako iritziak daude gai honen eztabaidaren funtsean. Madrileko 12 eta 25 urteren arteko 566 gazteri egindako galdeketaren arabera, oro har, ez dago erabilera arazotsuen prebalentzia-tasa alturik. Egunerokoan beharrezkoak dituzte posta-elektronikoaren eta sakelako telefonoaren erabilerak, eta gutxi izaten omen dira gailu horien erabilera arazotsuak. Interneten erabilerek denbora galtzearekin harremana omen dute, eta ardurak saihesteko erabiltzen omen dute gazteek. Azterlanak jasotakoaren arabera, jokoan eta txatean aritzen direnek izaten dituzte jokabiderik arazotsuenak, eta abstinentzia-arazoak izan omen ditzakete.