Cover Image
ELHUYAR AHOLKULARITZA, G+20. GAZTEAK 500. USURBIL, ELHUYAR AHOLKULARITZA, 2010, 38 p.
Ref. 166664
Location: Archivo

Request the document


Keywords:
Actitudes sociales, Calidad de vida, Cultura, Emancipación, Estudio prospectivo, Exclusión social, Expectativas, Género, Infancia, Juventud, Migración, Problemas sociales, España, Gipuzkoa, País Vasco

Abstract:
Gipuzkoako Foru Aldundiak G+20 proiektua jarri du martxan. G+20 hausnarketa estrategikoa lantzeko prozesua da eta instituzioen eta gizartearen ikasketa-prozesu gisa irudikatzen da. Izan ere, Gipuzkoarentzat etorkizuneko ikuspegi bat eratu eta epe luzeko estrategia bat adostu nahi du Gipuzkoako hainbat eta hainbat eragilerekin Gipuzkoako Foru Aldundiak. G+20 prozesua hiru fase ezberdinetan banatzen da: I. fasea, edo lurraldearen diagnostikoa; II. fasea, edo helburuen eta etorkizuneko egoeraren identifikazioa; eta III. fasea, edo epe luzerako estrategien garapena. G+20 prozesuak partaidetza handia eta askotarikoa izan du, eta arreta berezia eskaini nahi izan zaie gazteei. Izan ere, gaur egungo gazteak izango dira 20 urte barru Gipuzkoa lideratzeko erantzukizuna izango dutenak. Gazteei bideratutako ekimen hori da Gipuzkoa Gazteak azpiproiektua eta bertan, gazteek, gaur egungo Gipuzkoaren diagnostikoa egin eta 20 urte barruko Gipuzkoa irudikatu dute eta horretara heltzeko estrategiak proposatu dituzte. Gipuzkoa Gazteak azpiproiektuan 14-24 urte arteko gazte gipuzkoarrek hartu dute parte, eta proiektu hori bideratzeko, Gipuzkoako Foru Aldundiak Elhuyar Aholkularitza kontratatu du. Enpresa horren ardura izan da proiektua diseinatzea, antolatzea, koordinatzea eta saioak burutzeko material didaktikoa prestatzea eta tailerretako saioak bideratzea. Horiek horrela, gazteen iritzia jasotzeko Elhuyar Aholkularitzak egindako prozesua jasotzen du ondorengo txostenak.