Women at work. Trends 2016

Gorde:
Women at work. Trends 2016. Ginebra, International Labour Office, 2016, 115 p.
Erref. 517872
Kokapena: SIIS Archivo
Hitz-gakoak:
Mujer, Hombre, Género, Igualdad de género, Sexismo, Desigualdad social, Trabajo, Desempleo, Entorno laboral, Inclusión laboral, Jornada laboral, Condiciones de trabajo, Precariedad, Nivel de ingresos, Salario, Familia, Madre, Conciliación, Permiso de maternidad, Protección social, Cuidador informal, Voluntariado, Toma de decisiones, Ayudas a la familia, Tendencias, Estadísticas de población, Datos estadísticos, Estudio comparativo, Estudio internacional, OIT, Panorama internacional
Laburpena:
Lanaren Nazioarteko Erakundeak burututako ikerketa honek mundu mailako hainbat herrialdeetan lanaren esparruan existitzen diren gizon eta emakumeen arteko desberdintasunak azaleratzen ditu. Hezkuntza arloan aurrerapenak eman diren arren (herrialde askotan gradudun emakumeen kopurua gizonezkoena baino altuagoa da), emakumeek oztopoak izaten jarraitzen dituzte lan-merkaturako sarbide, parte-hartze eta lan-hobekuntza aukeretan. Bereziki aipagarriak dira gizonezkoekin konparatuta emakumeen soldata eta ordutegi ezberdintasunak, sektore eta okupazio alorretan bizi duten bereizketa eta eremu domestiko eta informalean emakumeen presentzia handiagoa izatea. Egoera honek muga bat suposa dezake gizarte babeserako sarbidean, hala nola, pentsioetan, langabezi eskubideetan edota amatasunaren babeserako neurrietan. Eskualde gehienetan emakumeek probabilitate handiagoa dute azpi-enplegua, lanaldi erdia edota aldi-baterako lana izateko. Baita gutxiago ordaindutako sektoreetan lan egiteko ere. Ikerketak ondorioztatzen du bai lan arloan zein arlo domestikoan diskriminazioa ezabatu eta genero berdintasuna bultzatzen dituzten politikak eta interbentzioak beharrezkoak direla, pobrezia, desberdintasuna eta gizarte bazterkeria murriztu eta gizarte osoaren ongizatea bultzatzeko.

Antzeko izenburuak: Women at work. Trends 2016